Asier Illarramendik beste aurrerapauso bat eman du bere osatze prozesuan. Atzo goizean entrenameduaren zati bat egin zuen beste taldekideekin. Baikor azaldu zen, baina tentuz. «Hobeto nago, itzultzeko gogo handiarekin, baina gaur baino ez dut entrenat...
Umeak eta gazteak ikasten hasita, orain, helduen eskalada ikastaroa prest dauka Sorgin Erreka kirol elkarteak. Ikastaroa datorren eguaztenean, azaroak 9, hasiko da, 19:30ean, eta hurrengo hiru eguaztenetan jarraituko du, azaroaren 16an, 23an eta 30ean....
Autoa portuan lagatzea ez da debaldekoa izango. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritza autoen aparkalekua OTA zerbitzuaren bidez hasiko da erregulatzen moilan, urte amaieratik aurrera. Makinak martxan ipini bitartean, aparkalekua doakoa izango da, ast...
Musikari lotuta daroaz Aitor Agirrek (Ondarroa, 1987) azkan urteak. Tuboskapin ska doinuekin hasi, eta orain, Eratu taldeagaz diskoa dakar besopean antzokira. Musika indartsua eta ahots melodikoek hartuko dute bihar, agertokia, 22:30etik aurrera. Urriaren 8tik aurrera diskoaren aurkezpen kontzertuekin zabiltzate batetik bestera. Non egon zarete? Jo dugu Gasteizen, Jimmy Jazzen. Han Arabako maketa lehiaketa egon zen. Euskaldun talde onenari saria emon ziguten. Gure lana ezagutzera emoteko lagundu egiten dute halako sariek. Lehenengo kontzertua emon genuen Araian, Araban. Urduri atera zineten jendaurrera? Pixka bat bai. Dana dala, lagunarteko kontzertua izan zen. Aguraingo eta Gasteizko lagun piloa etorri zen bertara. Unai gitarra Aguraingoa da eta Joseba baxua Gasteizkoa. Zein estilo da zuena? Metaleroa. Laian egon nintzenean metal estiloa egin nuen. Tuboskapin ska, Joxpan erromeria, Kemen Lertxundigaz pop musika. Laian antzekoa egiten dugu, baina estilo landuagoagaz. Hainbeste estilo, hainbeste talde pasatu eta gero, bat edo bategaz geratuko zinateke? Tuboskapiren momentuak inork ez ditu ahaztuko. Gazte denbora zen, jendea zegoen, giroa, parranda. Hori hartuko nuke ostera be. Eratu sortu da sinisten dugulako gure egitasmoan. Gogoa badaukagu musika egiteko. Entseguak Araban batzuetan eta Ondarroan egiten ditugu beste batzuetan. Hiru kide gara taldean, konfiantza daukagu alkarregaz, geure artean giro ona dago. Zelan batu zineten hirurok? Laian zegoen [...]
Kaleko zein udal eraikinetako hamabi igogailuen mantenua enpresa bakarrari, Oronari emon dio Ondarroako Udalak. Kontratua bateratuta, 57.142 euro aurreratuko ditu Udalak, kostua 95.236 eurotik 38.094 eurora pasatuz. Orain arte, enpresa ezberdinetakoak ...
San Andres jaietako kartel lehiaketa antolatu du kultura batzordeak. Teknika librea izango da, eta DIN A3 tamainan aurkeztu beharko dira lanak. Lehiaketan parte hartzen dutenek, azaroaren 8an aurkeztu behar dituzte kartelak. Horretarako, udaletxera joa...
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aurten be ekimen bereziak antolatuko ditu Aittitta Txiki kultur elkarteak. «Gazteak gaixotasunari buruz kontzientziatzeko», hitzaldia eta bideo emonaldia egingo dituzte ikastolan eta eskolan, eta herritarrei begira mahai informatzaileak ipiniko dituzte kalean. Hiesari lotutako ekimenak azaroaren azken astean egingo badituzte be, prestaketekin hasi dira Aittitta Txikikoak. Lumentzako hiru kurutzeetan jarriko duten bandera erosi, eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Sida Studi taldeagaz harremanetan jarri dira dagoeneko. «Urteak daroaguz talde horregaz harremanetan; gu baino aurreratuago daude gizartearen sentsibilizazioari dagokionez», azaldu du Jose Migel Meabe Aittitta Txiki elkarteko kideak. Sida Studi taldekoek bost bat bideo bidaliko dizkiete, eta horietako bat aukeratuko dute ikastetxeetan emoteko. «Urtero hiesaren inguruko gai bat aukeratzen dugu, kondoiaren erabilpenaren garrantzia, esate baterako, eta gai hori, gazteek modu errez batean ulertzea izaten da helburua», azaldu du Meabek. Kalean Ikastetxeetako jardunaldiez gainera, 1.500 zinta gorri prestatuko dituzte eta beste 1.500 preserbatibo jarriko dituzte herritarren eskura. «1.000 bat guk erosten ditugu eta beste 500 hiesaren kontrako T4 elkarteak bidaltzen dizkigu», zehaztu du Aittitta Txikikoak. Eskuorriak be banatuko dituzte, eta, urtero legez, Josu Unanue bermeotarrak hiesari buruzko hitzaldia emongo du. «Unanuek bere esperientzia kontatuko digu», azaldu Meabek. Mahai informatzaileak Eskolapean eta Gamarra kalean jarriko dituzte, eta kondoiak [...]