Eskalada ikastaroa prest dauka Sorgin Erreka kirol elkarteak
Umeak eta gazteak ikasten hasita, orain, helduen eskalada ikastaroa prest dauka Sorgin Erreka kirol elkarteak. Ikastaroa datorren eguaztenean, azaroak 9, hasiko da, 19:30ean, eta hurrengo hiru eguaztenetan jarraituko du, azaroaren 16an, 23an eta 30ean....
Umeak eta gazteak ikasten hasita, orain, helduen eskalada ikastaroa prest dauka Sorgin Erreka kirol elkarteak. Ikastaroa datorren eguaztenean, azaroak 9, hasiko da, 19:30ean, eta hurrengo hiru eguaztenetan jarraituko du, azaroaren 16an, 23an eta 30ean. Izena emateko azkanengo eguna azaroaren 9a izango dela jakin eragin dute antolatzaileek. Elkartearen rokodromoan bertan, Tenientes Txurruka 23an, eman behar da izena oraingo barikuan, 16:30etik 21:00etara; sorginerreka.et@gmail.com helbidean. Bazkideentzat, doan Elkarteko bazkideek doakoa izango dute matrikula, eta gainerakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Ikastaroa amaitzen denean, irteera egingo dute, haitzetara. Gaur egun, 36 bat bazkide biltzen direa Sorgin Erreka kirol elkartean.