Aitor Agirre: «Eratu sortu da sinisten dugulago gure egitasmoan: musika egin nahi dugu»
Musikari lotuta daroaz Aitor Agirrek (Ondarroa, 1987) azkan urteak. Tuboskapin ska doinuekin hasi, eta orain, Eratu taldeagaz diskoa dakar besopean antzokira. Musika indartsua eta ahots melodikoek hartuko dute bihar, agertokia, 22:30etik aurrera. Urriaren 8tik aurrera diskoaren aurkezpen kontzertuekin zabiltzate batetik bestera. Non egon zarete? Jo dugu Gasteizen, Jimmy Jazzen. Han Arabako maketa lehiaketa egon zen. Euskaldun talde onenari saria emon ziguten. Gure lana ezagutzera emoteko lagundu egiten dute halako sariek. Lehenengo kontzertua emon genuen Araian, Araban. Urduri atera zineten jendaurrera? Pixka bat bai. Dana dala, lagunarteko kontzertua izan zen. Aguraingo eta Gasteizko lagun piloa etorri zen bertara. Unai gitarra Aguraingoa da eta Joseba baxua Gasteizkoa. Zein estilo da zuena? Metaleroa. Laian egon nintzenean metal estiloa egin nuen. Tuboskapin ska, Joxpan erromeria, Kemen Lertxundigaz pop musika. Laian antzekoa egiten dugu, baina estilo landuagoagaz. Hainbeste estilo, hainbeste talde pasatu eta gero, bat edo bategaz geratuko zinateke? Tuboskapiren momentuak inork ez ditu ahaztuko. Gazte denbora zen, jendea zegoen, giroa, parranda. Hori hartuko nuke ostera be. Eratu sortu da sinisten dugulako gure egitasmoan. Gogoa badaukagu musika egiteko. Entseguak Araban batzuetan eta Ondarroan egiten ditugu beste batzuetan. Hiru kide gara taldean, konfiantza daukagu alkarregaz, geure artean giro ona dago. Zelan batu zineten hirurok? Laian zegoen [...]
Musikari lotuta daroaz Aitor Agirrek (Ondarroa, 1987) azkan urteak. Tuboskapin ska doinuekin hasi, eta orain, Eratu taldeagaz diskoa dakar besopean antzokira. Musika indartsua eta ahots melodikoek hartuko dute bihar, agertokia, 22:30etik aurrera.
Urriaren 8tik aurrera diskoaren aurkezpen kontzertuekin zabiltzate batetik bestera. Non egon zarete?
Jo dugu Gasteizen, Jimmy Jazzen. Han Arabako maketa lehiaketa egon zen. Euskaldun talde onenari saria emon ziguten. Gure lana ezagutzera emoteko lagundu egiten dute halako sariek. Lehenengo kontzertua emon genuen Araian, Araban.
Urduri atera zineten jendaurrera?
Pixka bat bai. Dana dala, lagunarteko kontzertua izan zen. Aguraingo eta Gasteizko lagun piloa etorri zen bertara. Unai gitarra Aguraingoa da eta Joseba baxua Gasteizkoa.
Zein estilo da zuena?
Metaleroa. Laian egon nintzenean metal estiloa egin nuen. Tuboskapin ska, Joxpan erromeria, Kemen Lertxundigaz pop musika. Laian antzekoa egiten dugu, baina estilo landuagoagaz.
Hainbeste estilo, hainbeste talde pasatu eta gero, bat edo bategaz geratuko zinateke?
Tuboskapiren momentuak inork ez ditu ahaztuko. Gazte denbora zen, jendea zegoen, giroa, parranda. Hori hartuko nuke ostera be. Eratu sortu da sinisten dugulako gure egitasmoan. Gogoa badaukagu musika egiteko. Entseguak Araban batzuetan eta Ondarroan egiten ditugu beste batzuetan. Hiru kide gara taldean, konfiantza daukagu alkarregaz, geure artean giro ona dago.
Zelan batu zineten hirurok?
Laian zegoen gitarrak taldea laga zuen, eta Unai sartu zen. Ni Laian nengoen orduan, eta han ezagutu ginen. Laia laga nuen, eta Unai eta biok ondo konpontzen ginen. Gogoa geneukan zer edo zer egiteko. Agurainen hasi ginen lanean. Baxu bat behar genuen, eta azkanean, Joseba sartu zen taldera otsailean. Ondo sartu zen. Apirilean diskoa grabatu genuen.
Emaitzagaz gustura zaudete?
Oso gustura. Karlos Osinagaren gidaritzapean grabatu dugu diskoko hamar abestiak. Musikalki eta pertsonalki asko-asko lagundu digu. Oihana Ameskua eta Aitzol eta Aroa Lasaren kolaborazioa be eduki dugu abestietan, eta erritmo landu eta ahots melodikodun diskoa egin dugu.