Emakumeen kontrako erasoen aurrean zelan erantzun erabaki dute
Markina-Xemeingo Udalak indarkeria matxista eta erasoen ondorioz emakumeen hilketa gertatzen denerako proposamena onartu zuen azken plenoan. Parekidetasun Batzordetik etorritako egitasmoa aho batez onartu zen. Proposamen horretan jasotzen denez, Markin...
Markina-Xemeingo Udalak indarkeria matxista eta erasoen ondorioz emakumeen hilketa gertatzen denerako proposamena onartu zuen azken plenoan. Parekidetasun Batzordetik etorritako egitasmoa aho batez onartu zen.
Proposamen horretan jasotzen denez, Markina-Xemeingo Udalak emakumeen kontra egiten diren erasoak sistematikoki eta publikoki salatuko ditu, eta Udalaren aldetik baliabideak bermatzeaz gain, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean oinarritutako heziketa, sentsibilizazio eta kontzientziazioa lantzea ezinbestekoak izango dira. Hori dela eta, indarkeria matxistaren ondorioz emakumeak hiltzen dituztenean salaketa egingo du udalak eta neurriak hartuko ditu kasuen arabera. Hilketa, Markina-Xemeinen gertatzen bada, esate baterako, ez ohiko udalbatza egingo da bertan egunean, elkarretaratzea eta gaitsezpena udaletxe aurrean, dauden balabide pertsonal eta materialak eskainiko dio familiari eta akusazio partikularra izateko aukera aztertuko du.