Kalejirarik ez, baina giroa bai
Euria dela eta, kalejira barik geratu da aurtengo Katu Baltz Eguna. Halanda be, indarra hartzen dihoan jaia dela erakutsi du: jende asko mozorrotu zen zapatuan eta girorik ez zen falta izan. Barikuan hasi ziren ekitaldiak herriko hiru ikastetxeetako ikasleen parte hartzeagaz. Euskal mitologia eta Katu Baltzagaz lotuta, ikuskizuna prestatu zuten institutuko eta ikastolako DBHko ikasleek, eta ikastolako eta eskolako LH4ko umeak izan zituzten publiko modura. Ipuin bat antzeztu, dantzan egin, eta bertsoak be bota zituzten, giro polita sortuz. Zapatu goizeko jaia be gorabehera gehiegirik barik egin zen. Arrakalak irratsaio berezia eskaini zuen, eta nahiz eta euria gogotik ari zuen, Itxaropena taldeko txistulariak zirak jantzi eta kalejiran ibili ziren herrian zehar. Hamaiketakoa be egin zen Limoneroaren aterpetxoan. Bertan batu ziren talde batzuk goizari kolorea emoteko. Otoio kirol denda, dotoreena Goizean banatu zuten bai eta be, Katu Baltzeko erakusleihoen lehiaketako saria. Aurtengo pertsonaia nagusia izan den herensugea atara, eta kalejiran joatea zuten asmoa, baina eguraldia ikusita, kalejira txikia egin zuten txistulari eta danbolinek lagunduta. «Otoio kirol denda izan da aurtengo irabazlea; lehenengo bidar hartu dute parte, eta poz-pozik hartu dute saria», azaldu dute Katu Baltzekoek. Mozorro asko Barandiaran aretoan eta udaletxe azpian zirenez, ipuin kontalaria eta txokolatada egon ziren arratsaldean, eta ume [...]
Euria dela eta, kalejira barik geratu da aurtengo Katu Baltz Eguna. Halanda be, indarra hartzen dihoan jaia dela erakutsi du: jende asko mozorrotu zen zapatuan eta girorik ez zen falta izan.
Barikuan hasi ziren ekitaldiak herriko hiru ikastetxeetako ikasleen parte hartzeagaz. Euskal mitologia eta Katu Baltzagaz lotuta, ikuskizuna prestatu zuten institutuko eta ikastolako DBHko ikasleek, eta ikastolako eta eskolako LH4ko umeak izan zituzten publiko modura. Ipuin bat antzeztu, dantzan egin, eta bertsoak be bota zituzten, giro polita sortuz.
Zapatu goizeko jaia be gorabehera gehiegirik barik egin zen. Arrakalak irratsaio berezia eskaini zuen, eta nahiz eta euria gogotik ari zuen, Itxaropena taldeko txistulariak zirak jantzi eta kalejiran ibili ziren herrian zehar.
Hamaiketakoa be egin zen Limoneroaren aterpetxoan. Bertan batu ziren talde batzuk goizari kolorea emoteko.
Otoio kirol denda, dotoreena
Goizean banatu zuten bai eta be, Katu Baltzeko erakusleihoen lehiaketako saria. Aurtengo pertsonaia nagusia izan den herensugea atara, eta kalejiran joatea zuten asmoa, baina eguraldia ikusita, kalejira txikia egin zuten txistulari eta danbolinek lagunduta. «Otoio kirol denda izan da aurtengo irabazlea; lehenengo bidar hartu dute parte, eta poz-pozik hartu dute saria», azaldu dute Katu Baltzekoek.
Mozorro asko
Barandiaran aretoan eta udaletxe azpian zirenez, ipuin kontalaria eta txokolatada egon ziren arratsaldean, eta ume asko agertu ziren mozorrotuta. Nagusiak, barriz, iluntzerako jantzi ziren. Asko izan dira aurten mozorrotzera animatu direnak.
Euria geratzen ez zela ikusita, 15:30erako erabaki zuen Katu Baltz Elkarteak kalejira bertan behera uztea. «Taldeek euren ahalegina egin zuten, eta jendeak bazuen gogoa, baina pena handia emon arren, edo danok irten edo inor ez irtetea zela onena pentsatu genuen», esan dute antolatzaileek. Halan, kalejirak datorren urtera arte itxaron beharko du.