Ongietorria, udaletxean
Ikurrinekin egindako pasillotxoa pasatu eta udaletxeko eskaileratan aurkitu zituzten zain Udaleko ordezkariak Gaizka Likonak eta Zuriñe Gojenolak. Udalak harrera egin zien bi lekeitiarrei joan den barikuan, areto nagusian. Udala «herritarrena» dela ...
Ikurrinekin egindako pasillotxoa pasatu eta udaletxeko eskaileratan aurkitu zituzten zain Udaleko ordezkariak Gaizka Likonak eta Zuriñe Gojenolak. Udalak harrera egin zien bi lekeitiarrei joan den barikuan, areto nagusian. Udala «herritarrena» dela esanda, alkatearen aulkian jarri zituzten bi gazteak. «Omenaldia guretzat, baina, herritarrentzat, familientzat eta falta direnentzat be bada», esan zuen Gojenolak. Likonak, barriz, egoera aldatu den arren «pausuak emoteko daudela eta adi egon behar dela» gogoratu zuen. Batzar aretoa herritarrez bete-bete egin zen gazteak ikusteko, eta bertan egon ziren Bildu koalizioko zinegotzi guztiak.