Su hartu du Ibaiondo kaleko etxebizitza batek. 13:00ak aldera gertatu da sutea. Ertzaintzak jakitera emon duenez, ezbeharra gertatu den momentuan nagusi bat eta ume bat zeuden etxebizitzan. Kea arnastu duela eta, anbulantzian bertan artatu dute zazpi h...
Euskarazko filmekin gozatzeko aukera ekarriko du aurten be Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerak. Azaroaren 29tik abenduaren 3ra 33 film ikusteko aukera egongo da. Urtero legez, filmak Ikusgarri zine aretoan emango dira, 19:30etik aurrera. Erantzun ona izan du, aurten be, Lekeitioko zinemaldiak. Gipuzkoako hemeretzi film, Bizkaiko hamalau –horietatik, Lekeitioko hiru, eta Gernika-Lumoko bat– eta Arabako hiru aurkeztu dira 34. bilerara. Aurten, gainera, profesional mailako lanak amateurrenak baino gehiago izan dira, eta hori «ezuzteko ona» izan da antolatzaileentzat. «Gu zinemaldi txikitxo bat gara; euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra, eta parte hartzaileen erantzun ona izaten dugu. Urtero parte hartzen duten parte hartzaileak ditugu», azaldu du zine bileraren antolatzaile Joseba Zuberogoitiak. Lekeitiarren filmak abenduaren lehen egunetan emango dituzte. Abenduaren 1ean eskainiko dute Jokin Leniz eta Aitor Zugadiren Ene Baitan; abenduaren 2an, egile berdinen Kresalezko sentimentuak; eta azken egunean botako dute David Zabalaren eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera. Bestalde, Pedro Durana gernikarraren Genaro, gizon arrunta abenduaren 2an emongo dute. Gai desberdinak ikutzen dituzten lanak aurkituko dituzte ikusleek oraingoan, eta filmen mailari dagokionez be nahiko pozik daude antolatzaileak. Hobetzen doala azpimarratu dute, gainera. Omenaldiak Lehiaketaz kanpo aurkeztutako bi lanen emanaldiagaz hasiko da aurtengo bilera. Emakumeak plazan eta Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka filmak 19:00etan [...]
Markina-xemeingo Guraso Elkarteak antolatuta. Azaroaren 25ean, barikua, arratsaldeko 17:30etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak egongo dira, frontoi nagusian, ikuskizun berriagaz: ZAZPIKOLOROA.