Sutea egon da Etxebarriko etxebizitza batean
Su hartu du Ibaiondo kaleko etxebizitza batek. 13:00ak aldera gertatu da sutea. Ertzaintzak jakitera emon duenez, ezbeharra gertatu den momentuan nagusi bat eta ume bat zeuden etxebizitzan. Kea arnastu duela eta, anbulantzian bertan artatu dute zazpi h...
Su hartu du Ibaiondo kaleko etxebizitza batek. 13:00ak aldera gertatu da sutea.
Ertzaintzak jakitera emon duenez, ezbeharra gertatu den momentuan nagusi bat eta ume bat zeuden etxebizitzan. Kea arnastu duela eta, anbulantzian bertan artatu dute zazpi hilabeteko haurra.
Suhiltzaileek sua itzaltzen zuten bitartean, etxaurreko errepidearen noranzko bat itxita egon da, eta zirkulazioa zuzentzen egon dira ertzainak, 14:30 ingurura arte.