Azaroaren 29an abiatuko da 34. Euskal Zine eta Bideo Bilera
Euskarazko filmekin gozatzeko aukera ekarriko du aurten be Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerak. Azaroaren 29tik abenduaren 3ra 33 film ikusteko aukera egongo da. Urtero legez, filmak Ikusgarri zine aretoan emango dira, 19:30etik aurrera. Erantzun ona izan du, aurten be, Lekeitioko zinemaldiak. Gipuzkoako hemeretzi film, Bizkaiko hamalau –horietatik, Lekeitioko hiru, eta Gernika-Lumoko bat– eta Arabako hiru aurkeztu dira 34. bilerara. Aurten, gainera, profesional mailako lanak amateurrenak baino gehiago izan dira, eta hori «ezuzteko ona» izan da antolatzaileentzat. «Gu zinemaldi txikitxo bat gara; euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra, eta parte hartzaileen erantzun ona izaten dugu. Urtero parte hartzen duten parte hartzaileak ditugu», azaldu du zine bileraren antolatzaile Joseba Zuberogoitiak. Lekeitiarren filmak abenduaren lehen egunetan emango dituzte. Abenduaren 1ean eskainiko dute Jokin Leniz eta Aitor Zugadiren Ene Baitan; abenduaren 2an, egile berdinen Kresalezko sentimentuak; eta azken egunean botako dute David Zabalaren eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera. Bestalde, Pedro Durana gernikarraren Genaro, gizon arrunta abenduaren 2an emongo dute. Gai desberdinak ikutzen dituzten lanak aurkituko dituzte ikusleek oraingoan, eta filmen mailari dagokionez be nahiko pozik daude antolatzaileak. Hobetzen doala azpimarratu dute, gainera. Omenaldiak Lehiaketaz kanpo aurkeztutako bi lanen emanaldiagaz hasiko da aurtengo bilera. Emakumeak plazan eta Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka filmak 19:00etan [...]
Euskarazko filmekin gozatzeko aukera ekarriko du aurten be Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerak. Azaroaren 29tik abenduaren 3ra 33 film ikusteko aukera egongo da. Urtero legez, filmak Ikusgarri zine aretoan emango dira, 19:30etik aurrera.
Erantzun ona izan du, aurten be, Lekeitioko zinemaldiak. Gipuzkoako hemeretzi film, Bizkaiko hamalau –horietatik, Lekeitioko hiru, eta Gernika-Lumoko bat– eta Arabako hiru aurkeztu dira 34. bilerara. Aurten, gainera, profesional mailako lanak amateurrenak baino gehiago izan dira, eta hori «ezuzteko ona» izan da antolatzaileentzat. «Gu zinemaldi txikitxo bat gara; euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra, eta parte hartzaileen erantzun ona izaten dugu. Urtero parte hartzen duten parte hartzaileak ditugu», azaldu du zine bileraren antolatzaile Joseba Zuberogoitiak.
Lekeitiarren filmak abenduaren lehen egunetan emango dituzte. Abenduaren 1ean eskainiko dute Jokin Leniz eta Aitor Zugadiren Ene Baitan; abenduaren 2an, egile berdinen Kresalezko sentimentuak; eta azken egunean botako dute David Zabalaren eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera. Bestalde, Pedro Durana gernikarraren Genaro, gizon arrunta abenduaren 2an emongo dute.
Gai desberdinak ikutzen dituzten lanak aurkituko dituzte ikusleek oraingoan, eta filmen mailari dagokionez be nahiko pozik daude antolatzaileak. Hobetzen doala azpimarratu dute, gainera.
Omenaldiak
Lehiaketaz kanpo aurkeztutako bi lanen emanaldiagaz hasiko da aurtengo bilera. Emakumeak plazan eta Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka filmak 19:00etan botako dituzte kultur etxeko Azkue aretoan. Bestalde, aurten emongo dira iaz I. Benito Ansola Bekak irabazi zituztenen lanak. Joseba Uberuagaren Izena duena eta David Zabalaren eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera estreinatuko dira zinemaldiaren azken egunean.
Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, klausura ekitaldirako utzi dute bai eta be Alberto Santanak egindako The American Immigration of Lucy Garatea. Dokumental horretan, Boisera joan zen lekeitiar bati egindako elkarrizketa jasotzen da. «105 urte zituela egin zioten elkarrizketa eta oraindik lekeitiarrez berba egiten zuen», azaldu dute. Beraz, euren aberria utzi eta, gauza guztien gainetik, euren jatorrizko hizkuntza mantendu dutenen omenez eskainiko dute dokumentala.
Horretaz gain, omenaldia egingo diote Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarrari, «zinemaldiagaz lotura estua izan duelako eta hainbat film aurkeztu zituelako». Horrela, bere omenez, 2004ko Euskal Zine eta Bideo Bileran sari nagusia eroan zuen Terminal filma emango dute. Azken egunean banatuko dira sariak.
Egitaraua
Azaroak 28
EZBra lehiaketaz kanpo aurkeztutako lanen emanaldia.
Emakumeak Plazan. Egilea: Arantxa Gurmendi Olabiaga. Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 48’.
Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka. Egilea: Eneko Dorronsoro. Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 67’.
Azaroak 29
Zauriak. Egilea: Mirari Martiarena. Ezaugarriak: Amateurra, argumentuzkoa, 5’.
Odola. Egilea: Mikel Zaratain. Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 28’48’’.
Johnny Kurutxet. Sustraiak han dituena. Egilea: Eneko Dorronsoro. Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 15’20’’.
Txiri-txiri pitxin, edo… Egilea: Iker Ugalde. Ezaugarriak: Amateurra, argumentuzkoa, 6,04.
Zauriak. Egilea: Mikel Zaratain. Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 25’26’’.
Eraldaketa. Egilea: Leire Elizondo. Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 1’25’’.
Stop & Go. Egilea: Iosu Azkue. Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 4’30’’.
Azaroak 30
Artoaren oihartzuna. Egilea: Medicus Mundi Bizkaia (Batirtze Diez). Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 18’.
Garaipena. Egilea: Esteban Ramos. Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 6’10’’.
Pagoarte9707. Egilea: Mikel Mendizabal (Batirtze Diez). Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 26’.
Aita Antza!!! Egilea: Idoia Etxeberria. Ezaugarriak: Amateurra, argumentuzkoa, 5’.
Otsoaren hatsa. Egilea: Juan Angel Lekanda. Ezaugarriak: Amateurra, argumentuzkoa, 24’.
Artalde. Egilea: Asier Altuna. Ezaugarriak: Profesionala, argumentuzkoa, 8’.
Ondar Ahoak. Egilea: Angel Aldarondo. Ezaugarriak: Profesionala, argumentuzkoa, 4’.
Abenduak 1
Arditan. Egilea: Egoi Markaida. Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 30’.
Carpe Diem?. Egilea: Iñaki Beraetxe. Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 1,40’’.
OAB-BB, Elkartasun katea. Egilea: Gizakien Lurra fundazioa. Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 24’.
Berandu. Egilea: Andres Elizondo. Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 1,20.
Eta amama? Egilea: Itziar Irizar. Ezaugarriak: Profesionala, argumentuzkoa, 14’.
0,39. Egilea: Juan Bidegain. Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 6’10’’.
Urrezko eraztuna. Egilea: Jon Garaño. Ezaugarriak: Profesionala, dokumentala edo erreportaia, 7’.
Ene Baitan. Egileak: Jokin Leniz eta Aitor Zugadi. Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 7’.
Barkatu. Egilea: Nicolas Ocio. Ezaugarriak: Profesionala, argumentuzkoa, 9’.
Abenduak 2
Koloreak. Egilea: Ibon Iza, Joseba Rodriguez eta Jon Mikel Goienetxea. Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 11’30’’.
Genaro, gizon arrunta. Egilea: Pedro Durana. Ezaugarriak: Amateurra, argumentuzkoa, 22’.
Malkoa. Egilea: Jorge Gil. Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 4’30’’.
Kresalezko Sentimenduak. Egilea: Jokin Leniz eta Aitor Zugadi. Ezaugarriak: Amateurra, dokumentala edo erreportaia, 30’.
Moldatu. Egilea: Asier Urbieta. Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 3’30’’.
Leon apaizaren eskarmentua. Egilea: Pello Varela, Bitart New. Ezaugarriak: Profesionala, argumentuzkoa, 10’.
Artista. Egilea: Iñigo Kintana. Ezaugarriak: Profesionala, argumentuzkoa, 3,30’’.
Biak Bat. Egilea: Ioritz Apaolaza. Ezaugarriak: Amateurra, argumentuzkoa, 7’.
Abenduak 3.
I. Benito Ansola Bekak
Izena duena. Egilea: Joseba Uberuaga. Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 9’.
Ohe azpiko zera. Egileak: David Zabala eta Paul Urkijo. Ezaugarriak: Profesionala, argumentuzkoa, 13’.
Euskararen Nazioarteko Eguna
The American Immigration of Lucy Garatea. Egilea: Alberto Santana. Ezaugarriak: Dokumentala, 6’50’’.
Aitzol Aramaioren Omenez
Terminal. Egilea: Aitzol Aramaio. Hainbat sari jaso zituen mundu mailako zinemaldietan.