Udal tasa eta zerga gehienek %3,1eko igoera edukiko dute
Iraileko KPIa kontuan hartuta, %3,1 igo ditu Ondarroako Udalak 2012an indarrean egongo diren zerga eta tasa gehienak. Datorren urtera begira, zergen eta tasen inguruko azterketa orokorra eta sakona egiteko asmoa erakutsi du Udalak, «bizi den egoeran irizpide sozialak lehenetsita». Salbuespenak be egongo dira halanda be: jarduera ekonomikoaren gaineko zerga, udal liburutegiarenak –internet eta fotokopia zerbitzua– eta Herri Busaren tasak izoztu egin dituzte. Igoerarik handiena ibilgailuak kaleetatik kentzeko tasak eduki du: %10. Era horretan, eta aparkatzeko dagoen arazoa ikusita, «baztertuta lagatzen diren ibilgailuen kopurua txikitzea» bilatuko du Udalak. Igoera ezarrita, ibilgailuak bide publikotik kentzeko kuota 65 eurokoa izango da. Atoia, furgoneta eta antzerako ibilgailen kasuan, 110 euroraino iritsiko da kostua. Bitartekorik eduki ezean, Udalak partikularren ordaindutako zerbitzua kontratatu ahalko du. Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga 80 euro eta 192,6 euro bitartekoa izango da: 8 eta 11,9 zaldiko ibilgailuen jabeek 80 euro ordaindu beharko dute; 13,9 zaldi artekoek 139 euro. Beste alde batetik, 21 jesarleku baino gitxiago daukaten autobusek 192,6 euro inguru ordainduko dituzte; 125 zentimetro kubikora arteko ziklomotorrek 10 euro baino zer edo zer gehiago. Datorren urteko ordenantza egitean gama altuko autoen titularrek gehiago ordainduko dute, Udalak mailakatze printzipioa ezarrita. « Gehiago daukatenek gehiago ordainduko dute», zehaztu dute udal ordezkariek. Hiru hileko [...]
Iraileko KPIa kontuan hartuta, %3,1 igo ditu Ondarroako Udalak 2012an indarrean egongo diren zerga eta tasa gehienak. Datorren urtera begira, zergen eta tasen inguruko azterketa orokorra eta sakona egiteko asmoa erakutsi du Udalak, «bizi den egoeran irizpide sozialak lehenetsita».
Salbuespenak be egongo dira halanda be: jarduera ekonomikoaren gaineko zerga, udal liburutegiarenak –internet eta fotokopia zerbitzua– eta Herri Busaren tasak izoztu egin dituzte.
Igoerarik handiena ibilgailuak kaleetatik kentzeko tasak eduki du: %10. Era horretan, eta aparkatzeko dagoen arazoa ikusita, «baztertuta lagatzen diren ibilgailuen kopurua txikitzea» bilatuko du Udalak. Igoera ezarrita, ibilgailuak bide publikotik kentzeko kuota 65 eurokoa izango da. Atoia, furgoneta eta antzerako ibilgailen kasuan, 110 euroraino iritsiko da kostua. Bitartekorik eduki ezean, Udalak partikularren ordaindutako zerbitzua kontratatu ahalko du.
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga 80 euro eta 192,6 euro bitartekoa izango da: 8 eta 11,9 zaldiko ibilgailuen jabeek 80 euro ordaindu beharko dute; 13,9 zaldi artekoek 139 euro. Beste alde batetik, 21 jesarleku baino gitxiago daukaten autobusek 192,6 euro inguru ordainduko dituzte; 125 zentimetro kubikora arteko ziklomotorrek 10 euro baino zer edo zer gehiago.
Datorren urteko ordenantza egitean gama altuko autoen titularrek gehiago ordainduko dute, Udalak mailakatze printzipioa ezarrita. « Gehiago daukatenek gehiago ordainduko dute», zehaztu dute udal ordezkariek.
Hiru hileko kuotak kiroldegian
Zaldupe kiroldegiko urteko familia abonua 164 eurora ailegatuko da, eta banakakoak 100 euroak gaindituko ditu. Dauden aukerak aztertuta, hiru hilabeteko ordainketak egiteko aukera be eskainiko zaie erabiltzaileei.
Etxeetako hiru hilabeteko zabor bilketa, bestalde, 17 eurokoa izango da. Denda, industria establezimendu eta ile-apaindegiena 80 eurotan zehaztu da. Azkan urteetan gertatu legez, uraren kudeaketa eta kobraketa Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren eskuetan egongo da.
Azkanik, Artibai egoitzarako zehaztutako prezioak onartu ditu Udalak. Euren bostean ondo moldatzen diren egoiliarrek 1.454 euro ordaindu beharko dituzte hilean; egoitzako beharginen laguntza behar dutenei dagokienean, kuota sarrera dataren araberakoa izango da: 2007az geroko sarrerak Bizkaiko Foru Aldundiak arautuko ditu. Gainerako egoliarren salneurria 1.774 euro ingurukoa izango da hilean.