Argibide taula elektronikoa, laster martxan
Udalak herriko jardueren, batzar orokorren eta ekitaldi kulturalen gaineko informazioa eskainiko du, besteak beste, Goiko Portalean, Karmengo komentuaren alboan, jarri duen argibide taula elektronikoak. Taula oraindik itzalita dago, baina laster martxa...
Udalak herriko jardueren, batzar orokorren eta ekitaldi kulturalen gaineko informazioa eskainiko du, besteak beste, Goiko Portalean, Karmengo komentuaren alboan, jarri duen argibide taula elektronikoak. Taula oraindik itzalita dago, baina laster martxan egongo dela jakitera emon dute Udaleko ordezkariek. Beste alde batetik, Antxia dorrearen atzeko partean, Zelaiko partera, zegoen telefono kabina lekuz aldatu du Udalak, eta Correosen buzoiaren alboan jarri du. «Alde zaharra herriko monumentuen gunea da, eta kabina bertan egotea ez genuen egoki ikusten», azaldu dute. Gainera, gune horretan geratzen den plazatxoa ekitaldi txikiak egiteko leku aproposa dela aitatu dute. Kabina kentzeaz gainera, bertan geratu den paperontzia be kenduko dutela azaldu dute Udaletik.