EAJk egindako kritikak ezeztatu ditu Bilduk
EAJk egindako kritikak ezeztatu ditu Bilduk. Lekeitioko EAJk azken osoko bilkurara ez joatea erabaki zuen, Bilduren jarrera salatzeko, eta Udaleko agintean dagoen taldeak «mespretxatu eta baztertu» egiten dituztela esanez. Bilduk, bestalde, «horrela...
EAJk egindako kritikak ezeztatu ditu Bilduk. Lekeitioko EAJk azken osoko bilkurara ez joatea erabaki zuen, Bilduren jarrera salatzeko, eta Udaleko agintean dagoen taldeak «mespretxatu eta baztertu» egiten dituztela esanez. Bilduk, bestalde, «horrelako asmorik ez dutela eduki» adierazi du. Alderantziz, gobernu batzordean parte hartzeko gonbitea egin zitzaiela azaldu du Lekeitioko alkate Maitane Larraurik, eta EAJkoek ez zutela onartu.
Bilduren ustez, «erabaki batzuetan ezadostasunean egon daiteke, baina konpontzeko leku egokiena udaletxea bera da», eta ezer pertsonalik ez dagoela azpimarratu dute. Osoko bilkuren atzerapenen kritiken gainean, udan bilkurarik ez egitea erabaki zela eta irailekoa jaiak zirela-eta atzeratu zela azaldu du alkateak.