Herri krosak Lekeitioko kaleak hartuko ditu zapatuan. Lekitxo Bixirikek antolatutako ekitaldiaren muina parte hartzea da. Hori dela eta, gazte zein nagusientzako probak egongo dira aurten, eta herritarren iritzia jasotzeko aprobetxatuko dute ekitaldia. Izena 11:00etan eman behar da, plazan Lekeitioko plazan eta 11:00etatik 13:30era lehiatuko da herri krosa. 11:30ean umeen probak egongo dira, eta LH4ra artekoak izango dira lehenengoak parte hartzen. Abadeen moilari eta plazari buelta bat emango diote gazteenek. LH4tik DBH 2ra artekoak, barriz, portutik talara joango dira, eta, arranegitik sartuta, alde zaharretik buelta egingo dute plazara. 12:00etan hasiko da DBH 2tik aurrerakoentzako eta nagusientzako krosa. Guztira, 6,7 km inguruko ibilibidea egin beharko dute parte hartzaileek herriko kaleetan zehar. Plazatik Karraspiora joango dira, handik Talara, eta gero Santa Katalinarantz egingo dute. Santa Katalinako parkea pasatuta dauden etxebizitzen atzeko partetik Trinketerantz joango dira korrikalariak, eta Batzoki atzetik Eskolapera ailegatuko dira. Alde zaharrean sartu eta San Pedropera egingo dute, porturantz abiatzeko. Moilan joan etorria eginda, plazan amaituko dute ibilbidea. Parte hartzea Kirolagaz lotutako ekimen parte hartzaile bat antolatzeaz gainera, herri krosaren helburua parte hartzea sustatzea da, zentzu guztietan. Lekitxo Bixiriken asmoa parte hartzearen inguruko diagnostikoa egitea da, eta, horren harira eta herri krosa aitzakia modura hartuta, kamera bat hartu eta herriak kirolerako [...]
Santa Zezilia egunaren inguruan antolatutako ekimenek agur kutsua edukiko dute. Ondarroako Antiguako Ama Abesbatzak bere azkan kontzertua emongo du zapatuan, eta dudarik barik, hunkigarria izango da. Unanue Kamara Koralak, Akordeoi taldeak eta Kantaize...