Antiguako Ama Abesbatzak azkan kontzertua emongo du Santa Zeziliaren bueltan
Santa Zezilia egunaren inguruan antolatutako ekimenek agur kutsua edukiko dute. Ondarroako Antiguako Ama Abesbatzak bere azkan kontzertua emongo du zapatuan, eta dudarik barik, hunkigarria izango da. Unanue Kamara Koralak, Akordeoi taldeak eta Kantaize...
Santa Zezilia egunaren inguruan antolatutako ekimenek agur kutsua edukiko dute. Ondarroako Antiguako Ama Abesbatzak bere azkan kontzertua emongo du zapatuan, eta dudarik barik, hunkigarria izango da. Unanue Kamara Koralak, Akordeoi taldeak eta Kantaize orfeoiak hartuko dute parte emonaldi berean.
Mutrikuko Musika Bandak ere saio berezia izango du zapatuan aurretik. Urte askoan bandako zuzendaria izandako Agustin Arrieta izango dute gogoan, eta esker oneko ekitaldi txikia eskainiko diote, «bandan eta herriarentzat egindako lanarengatik». Arrietaren oroimenez Estampas Andaluzas joko du bandak, berari asko gustatzen zitzaion kanta. Emanaldi ostean, bandako bazkideak Udako Kontzertuko CDa (bigarrena) jasotzera pasatu ahal izango dira, eta sarrerak eta afaria zozketatuko dituzte.