Santa Katalinari hutsik egin barik
Herriko zaindariaren eguna ospatuko dute gizaburutarrek asteburuan; bazkarirako izena emoteko azken eguna gaur da
Santa Katalina eguna hurbiltzeagaz batera, gizaburutarrak martxan jartzen dira. Izan be, herriko zaindariaren eguna ez dute nahi huts-hutsean pasatzerik.
Duela zenbait urte ospakizun handia izante zen herrian. Orain, ez du lehengo tamainarik. Halan eta be, herritarrek ez diote elkartu eta ondo pasatzeko ohiturari uko egin nahi.
Horretarako, ospakizunaren baitan herritar ugari bildu ohi dituen bazkaria egiteko ohitura mantentzen dute. Joan nahi dutenek gaur izango dute azken eguna izena emo ahal izateko, eta udaletxera jo beharko dute horretara. Bazkaria 14:30ean izango da.
Bazkariaz gain, badira azken urtetan indartutako ekimenak be. Tartean da, ekimene artean harridurta eta jakinmin gehien pizten duen barraskilo lasterketa be. Aurten zazpigarrenez egingo dute eta gero eta gehiago dira bertan parte hartzera animatzen direnak. Lasterketa 12:00etan izango da, ospakizunari hasiera emongo dion 11:00etako meza amaitu ostean. «Ez ahatzu eta hasi barraskilo bila!», diote antolatzaileek.
Eguneko ospakizunei amaiera emoteko, ohiko karta jokuei bingoak hartuko dio erreleboa. Zori-jokoaren txanda arratsaldean izango da, 17:30ean.