Sasiolako egitasmoa aurrera ateratzeko urratsak emango ditu Udalak Aldundiarekin
Mutriku-Sasiola saihesbidearen aldeko konpromisoari lotuta jarraituko duela berretsi nahi izan du Mutrikuko Udalak. Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egitasmo hori aurrera atera dadin urratsak emango direla adierazi du. “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak Departamentuko Azpiegituretako zuzendariarekin izandako harremanetan Udal honi jakinarazi zitzaion 2012 urtean, arrazoi ekonomikoak direla eta, ez zela hasiko Mutriku-Sasiola saiehsbidea, Gipuzkoako beste hainbat errepide proiektu bezala, baina astia izango zela aurrera begirako urratsei buruz hitz egiteko”. Hartu-eman horietan “ez zen ingurumenaren gaineko inolako arrazoirik eman, besteak beste, dagoeneko egina delako ingurumenaren gaineko azterketa”. Azken egunetako albisteen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aipatutako departamentuarekin harremanetan jarri da Mutrikuko Udala, eta Aldundiko ordezkariek adierazi dute Mutrikuko Udalarekin izandako elkarrizketari eusten diotela, eta etorkizunean izango dutela proiektu horri buruz hitz egiteko astia. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, Sasiolako egitasmoaren gainean daukan planteamendua zein den argi utzi nahi izan du ohar baten bitartez. Azaldu duenez, Bildu Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi bezain laster ohartu zen erakundearen egoera ekonomikoa uste baino askoz larriagoa zela eta, horrez gain, aurreko agintariek ehunka milioiko gastua zekarten proiektuak hitzeman zituztela. “Zehazki bide azpiegituren kasuan ikusi genuen hamarnaka proiektu hitz eman zituztela, eta proiektu horien kostua 700 milioi euro baino gehiagokoa zela”. Foru Aldundiaren iritziz, [...]
Mutriku-Sasiola saihesbidearen aldeko konpromisoari lotuta jarraituko duela berretsi nahi izan du Mutrikuko Udalak. Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egitasmo hori aurrera atera dadin urratsak emango direla adierazi du.
“Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak Departamentuko Azpiegituretako zuzendariarekin izandako harremanetan Udal honi jakinarazi zitzaion 2012 urtean, arrazoi ekonomikoak direla eta, ez zela hasiko Mutriku-Sasiola saiehsbidea, Gipuzkoako beste hainbat errepide proiektu bezala, baina astia izango zela aurrera begirako urratsei buruz hitz egiteko”. Hartu-eman horietan “ez zen ingurumenaren gaineko inolako arrazoirik eman, besteak beste, dagoeneko egina delako ingurumenaren gaineko azterketa”.
Azken egunetako albisteen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aipatutako departamentuarekin harremanetan jarri da Mutrikuko Udala, eta Aldundiko ordezkariek adierazi dute Mutrikuko Udalarekin izandako elkarrizketari eusten diotela, eta etorkizunean izango dutela proiektu horri buruz hitz egiteko astia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, Sasiolako egitasmoaren gainean daukan planteamendua zein den argi utzi nahi izan du ohar baten bitartez. Azaldu duenez, Bildu Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi bezain laster ohartu zen
erakundearen egoera ekonomikoa uste baino askoz larriagoa zela eta, horrez gain, aurreko agintariek ehunka milioiko gastua zekarten proiektuak hitzeman zituztela. “Zehazki bide azpiegituren kasuan ikusi genuen hamarnaka proiektu
hitz eman zituztela, eta proiektu horien kostua 700 milioi euro baino gehiagokoa zela”. Foru Aldundiaren iritziz, agintaldi honetan horri aurre egitea “erabat onartezina eta gehiegizkoa” denez, are gehiago Aldundiak gaur egun duen
zorpetze maila eta krisi egoera kontuan hartuta, erabaki zuen proiektu horiek guztiak banan-banan aztertzea, “proiektu horiek guztiak beharrezkoak diren jakitea, dagokien kasuan alternatibak garatzea eta zentzuz jokatzea” helburu hartuta.
Sasiolako errepidearen kasuan halaxe egin duela zehaztu du Aldundiak, eta orain proiektua sakon aztertu beharko duela, Gipuzkoako beste hainbat proiektu bezala. “Horixe da orain arte Aldundiak hartu duen erabaki bakarra. Alegia, erabaki
bakarra izan da oraingoz, dirua 2012an proiektu horretara ez bideratzea, eta proiektua goitik behera aztertzea”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, Sasiolako proiektua oso garestia da (83 milioi euro), eta “epe laburrean egitea zaila dirudi”. Behin betiko erabakia hartu aurretik, baina, Udalarekin berriro ere hitz egingo duela argi utzi nahi izan du eta, “erabakiaren berri ez diola komunikabideen bidez emango”.
Ingurumeneko eragina, aztertzear
Azkenik, Aldundiak argitu nahi izan du errepide horrek ingurumenean zein eragin duen aztertu egin beharko dela, beste proiektu askotan bezala. “Aldundiak ez du inongo momentutan esan ingurumenean duen eraginagatik ez duela Sasiolako errepidea egingo. Eragin hori aztertu egin beharko da, eta ondoren erabaki”.