Aurrera Mendi Taldearen mendi astea helmugara ailegatuko da domekan
Ekimenez ekimen, XI. Mendi Astea ailegatu da ia-ia helmugara. Igor Mendizabal Goxarri eskalatzaile mutrikuarraren txanda izango da bihar. Kofradia Zaharrean, 20:15ean hasita, Bugaboos-Kanada ekimena eroango du aurrera. Bertan, bideoa euskarri duela, 20...
Ekimenez ekimen, XI. Mendi Astea ailegatu da ia-ia helmugara. Igor Mendizabal Goxarri eskalatzaile mutrikuarraren txanda izango da bihar. Kofradia Zaharrean, 20:15ean hasita, Bugaboos-Kanada ekimena eroango du aurrera. Bertan, bideoa euskarri duela, 2010 urteko udan Kanadara egindako bidaiaren joan-etorriak azalduko ditu, «esperientzia polita» berak aitortu duenez.
Aste amaieragaz batera, domekan amaituko da XI. Mendi Astea. 08:30ean, Ondarroako Alamedan egin dute mendizaleek hitzordua, handik Berriatuko Madalenara joateko. Nahi dutenek, halanda be, Berriatutik hasita egin dezakete txangoa. Umeekin joan nahi dutenek eta ibilbide luzea egin ez dutenek nahi 10:30ean hasi ahalko dute bidea, Berriatuan bertan.
Madalena, jai giroan
Gero, Madalena goian ez da faltako ezer. Finalista eguna izanda, urtean mendiko urteera gehien egin dutenei opariak banatuko dizkiete Aurrera Mendi Taldekoek. Eta ohikoa denez, txorizoa eta salda beroa egongo dira aukeran. «Trikitia be eroan izan dugu noiz edo noiz», esan du bertara joateko deia eginaz Ibon Bedialauneta Aurrera Mendi taldeko eskalada koordinatzaileak.