Azaroan egin modura, tailer praktikoak ipiniko dituzte martxan abenduan
Azaroan hasitako bideari jarraituta, abenduan tailer praktikoak ipiniko dira martxan. Oraingoan Ondarroako Zatozte eta Markina-Xemeingo Hemen Be Bai izango dira ekimenen bultzatzaileak, Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoagaz eta Leartibai Garapen A...
Azaroan hasitako bideari jarraituta, abenduan tailer praktikoak ipiniko dira martxan. Oraingoan Ondarroako Zatozte eta Markina-Xemeingo Hemen Be Bai izango dira ekimenen bultzatzaileak, Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoagaz eta Leartibai Garapen Agentziaren laguntzagaz.
Eredu errazak etengabeko hobekuntzarako tailerra egingo da astelehenean, Ondarroako Guzur Etxean. Lau orduko iraupena edukiko du, 14:00etatik 18:00etara. Bigarren eta azkan tailerra abenduaren 19an izango da, Markina-Xemeingo Leartibai Berrikuntza Gunean, 14:00etatik 19:00ak arte. Gaia: Nola bihurtu kexak aukerak.