Azken mohikanoak, komiki itxuran
Ion Iñaki Artetxek Azken mohikanoak hemen gaude komiki bilduma aurkeztu du Getxoko X. Komiki azokan, Geltoki plazako ohiko karpan. 1984 urtetik 1992 urtera bitartean egindako komikiak dira liburuan jasotakoak, eta orduantxe egin zituen modura laga dit...
Ion Iñaki Artetxek Azken mohikanoak hemen gaude komiki bilduma aurkeztu du Getxoko X. Komiki azokan, Geltoki plazako ohiko karpan. 1984 urtetik 1992 urtera bitartean egindako komikiak dira liburuan jasotakoak, eta orduantxe egin zituen modura laga ditu egileak. «Atalka publikatu izan da komiki bat edo beste, baina osorik ez», esan du Artetxek. Getxoko azokan egon zen komikia eskuratzeko aukera, eta orain saltzen ez badago be, epe motzean egongo da.