Bilera zabala deitu du zapaturako Egin Dezagun Bidea ekimenak
Egin Dezagun Bidea ekimenak antolatuta, herritarrentzako bilera zabala egingo da zapatuan, 11:00etan, kultur etxeko ganbaran, presoen aldeko herritarren mugimendu berria sortzeko asmoarekin. Egin Dezagun Bideakek herritar guztiak animatu nahi ditu “nork bere erara eta nork bere ideiekin” sortzekotan dagoen mugimendu horretan parte hartzera. “Inoiz herri honek ezagutu ez duen mugimendua sortu behar du preso guztiak etxera ekartzeko”, esan dute deitzaileek. Gogoratu dute presoen egoera oso gogorra dela, batez ere gaixotasun larriak dutenena eta kartzela zigorra beteta dutenena.