Fiskalak eskaera aldatu dio Zenigaonaindiari
Urtzi Zenigaonaindiaren aurkako epaiketa egin zuten, atzo, Bilbon, Bizkaiko epaitegian. Aulestiko gazteari hiru urterainoko kartzela zigorra eskatzen zioten hasiera baten, baina fiskalak eskaera aldatzea erabaki zuen. Guardia Zibilen auto baten kalteak...
Urtzi Zenigaonaindiaren aurkako epaiketa egin zuten, atzo, Bilbon, Bizkaiko epaitegian. Aulestiko gazteari hiru urterainoko kartzela zigorra eskatzen zioten hasiera baten, baina fiskalak eskaera aldatzea erabaki zuen. Guardia Zibilen auto baten kalteak eragiteagatik izan da epaitua Zenigaonaindia. Hori dela eta, hasiera baten leporatzen zioten delitua ondokoa zen: militarren gailuen kontrako kalteak. Baina azkenean, kalteen delitua leporatzera pasatu dira. Horrela, hiru urtera arteko zigor eskaera beharrean, 18 hilabetetan egunean 12 euro ordaintzea eskatu du fiskaltzak. 6.500 euro inguru ordaindu beharko ditu guztira. Epaiketaren nondik norakoak pozik hartu dituzte Zenigaonaindiaren familiartekoek eta lagunek. «Ordaindu beharra balego, ordainduko dugu halan eta holan. Aske gelditzea gauza handia da. Epaiaren zain gelditzen gara orain», adierazi dute.