Herriaren diagnosirako gazteen azkan ekarpenak batuko dituzte
Gazteek ‘Marasma saretzen’ herriari buruzko hausnarketa prozesuaren baitan, orain arte jasotakoaren barri emongo dute zapatuan, 12:00etan, Satorzulo gaztetxean
Marasma saretzen. Horrela deitzen da Berriatuko gazteen artean martxan dagoen hausnarketa prozesua. Haren baitan lortutako behin-behineko emaitzen barri emongo dute etzi, 12:00etan, Satorzulo Gaztetxean. Azkan ekarpenak batzeko baliatuko dute bilera. Hausnarketa herriaren egoeraren ingurukoa izan da, eta gazteen artean egin dute. 16-40 urte bitarteko 50 gazte inguru elkarrizketatu dituzte. «Gazteek alor ezberdinen inguruan herriari buruz duten pertzepzioa jaso nahi izan dugu. Askotariko gaiak ukitu ditugu eta gazte ikuspuntutik landu», azaldu dute. Etzi egingo duten aurkezpenean, behi behineko emaitzak emongo dituzte. «Orain arte egindakoa plazaratuko dugu. oraindik ez dugu diagnosia bukatutzat jotzen. Etzi esango dugunaren gainean sortzen direnak be hartu eta azkan beharra prestatuko dugu». Aurkezpenean, bideo emanaldia be egingo dute. Egun guztiko jaia Diagnosiaren behin-behineko emaitzak emoteaz batera, gazteek eguna elkarregaz pasatzeko aprobetxatuko dute. 14:30ean, bazkaritarako batuko dira, Satorzulon; ostean, bertsolarien saioa edukiko dute; eta iluntzean, Izarra eta Maren trikitilarikin poteoan ibiliko dira herrian zehar.