Nesken aldeko apustuarekin abiatuko da gaur Abendurock
Neguarekin batera, Mutrikuko Rock Kolektiboak abenduko asteburuak koloreztatzeko Abendurock jaialdia prestatu du. Zazpi urte dira herriko taberna nahiz agertokietan musika estilo ezberdinak entzuten direla, eta aurten ere hutsik ez egiteko hitzordua eginda dago. Gaur abiatuko da, 19:30ean, The las waltz pelikularen emanaldiagaz, Zine Forum taldearekin elkarlanean. Abendurock-en helburu nagusia, «Mutrikuko musika ikusle amorratuei hilabetean hainbat zuzeneko eskaintzea da, horrela, herriko musika eta musikaren mugimendua bultza dadin». MRK-k gogora ekarri duenez, talde ezezagun edo hasiberrien aldeko apustua egiten da urtero, haiek ere musika arloan ezagutaraztera emateko batetik, eta musika estilo desberdinei ateak zabaltzeko bestetik. Era horretan, Abendurock-etik igaro diren talde asko anonimatutik etorri ziren arren, gaur egun Euskal Herriko musika mugimenduaren eredu nagusiak dira. Horren adibideak dira, besteak beste, Norton Club, Bad Sound System, Cobra, Hira, Munlet, Norte Apache, Doctor Blues eta Makala. Berezitasun argi bat izango du aurtengo jaialdiak aurrekoekin alderatuz: «Nesken aldeko apustua egitea pentsatu dugu, jakin ez badakigu ere, neskek ere musika munduan garrantzia handia izan baitute urteetan». Hortaz, parte hartuko duten talde guztiek neska bat dute gutxienez taldekide gisa, eta hauekin, musika arloan nesken presentzia aldarrikatu nahi da. Bide horri segi eginda, Abendurock-ek argazki erakusketa eskainiko du, emakumeek musikan duten indarra goraipatzea helburu. Erakusketa Saioa Gauiluna argazkilariarena [...]
Neguarekin batera, Mutrikuko Rock Kolektiboak abenduko asteburuak koloreztatzeko Abendurock jaialdia prestatu du. Zazpi urte dira herriko taberna nahiz agertokietan musika estilo ezberdinak entzuten direla, eta aurten ere hutsik ez egiteko hitzordua eginda dago. Gaur abiatuko da, 19:30ean, The las waltz pelikularen emanaldiagaz, Zine Forum taldearekin elkarlanean.
Abendurock-en helburu nagusia, «Mutrikuko musika ikusle amorratuei hilabetean hainbat zuzeneko eskaintzea da, horrela, herriko musika eta musikaren mugimendua bultza dadin».
MRK-k gogora ekarri duenez, talde ezezagun edo hasiberrien aldeko apustua egiten da urtero, haiek ere musika arloan ezagutaraztera emateko batetik, eta musika estilo desberdinei ateak zabaltzeko bestetik. Era horretan, Abendurock-etik igaro diren talde asko anonimatutik etorri ziren arren, gaur egun Euskal Herriko musika mugimenduaren eredu nagusiak dira. Horren adibideak dira, besteak beste, Norton Club, Bad Sound System, Cobra, Hira, Munlet, Norte Apache, Doctor Blues eta Makala.
Berezitasun argi bat izango du aurtengo jaialdiak aurrekoekin alderatuz: «Nesken aldeko apustua egitea pentsatu dugu, jakin ez badakigu ere, neskek ere musika munduan garrantzia handia izan baitute urteetan». Hortaz, parte hartuko duten talde guztiek neska bat dute gutxienez taldekide gisa, eta hauekin, musika arloan nesken presentzia aldarrikatu nahi da. Bide horri segi eginda, Abendurock-ek argazki erakusketa eskainiko du, emakumeek musikan duten indarra goraipatzea helburu. Erakusketa Saioa Gauiluna argazkilariarena izango da, Emarock izenburupean. Subeltz tabernan egongo da ikusgai, abendu osoan.
Abendurock, egunik egun
Gaur
-The las waltz. Zine Forum taldearekin elkarlanean, Zabiel kultur etxean, 19:30etik aurrera.
Bihar
-Casual Blues. 22:30ean, Goitibera tabernan. Casual blues ez da blues talde soil bat, blues doinuez aparte, rock and roll doinuek beraien musikari bizitasun berezi bat ematen diotelako. Bluesa erdipuntutzat hartuta, gitarra riff gogorrak ere nahasten dituzte beraien abestietan, eta horrekin, musika gogorra gustukoa dutenen arreta irabazten saiatzen dira. 2007ko irailean sortua, sei lagunek osatzen dute taldea: GorkaZabalegi (gitarra), Manu Gestido (baxua), Capero (bateria), Iñaki Santos (teklatua), Gaizka Mendibe (ahotsa eta armonika) eta Bego Perez (ahotsa).
Abenduak 9
-Free The Wheel. 22:30ean, Subeltz tabernan. 70. hamarkadako rock and rollaren eragina dauka taldeak.
Abenduak 17
-MRK gaua. 22.00etan, kontzertua Gaztetxean.
Abenduak 23
-Las Culebras. 22:30ean, Zubiaram tabernan. 20ko hamarkadako bluesetik 80ko hard rockerainoko eragina.
Abenduak 29
-Napoka Iria. 22:30ean, Bodegoia tabernan. Kantu lasaiak bezain rockeroak.