Gaur hasi dira Lekeition Tximinoiaren V. Jardunaldi Gastronomikoak. Arratsaldean, Dastemenaren Heziketa Tailerra izan dute haurrek arraina kontsumitzearen propietateak ezagutzeko, eta jolasean tximinoi plater errazak prestatu dituzte. Bihar, Txipi-pin...
Asteburu honetan hasiko da jokatzen Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak antolatu duen Gabon Saria zesta-punta txapelketa. 22 urtez azpiko zortzi bikotek parte hartuko dute. Donostia, Markina-Xemein, Etxebarria, Gernika-Lumo, Ziortza-Bolibar eta Noaingo pilotariak aterako dira Uni frontoiko kantxara. Bi taldetan banatuta, ligaxka jokatuko dute lehenengo, eta talde bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira. Finalaurrekoak abenduaren 23an izango dira, eta finala abenduaren 30ean lehiatuko da. Aurten, 22 urtez azpikoen mailako Munduko Txapelketa jokatu da Mexikon, eta bertan txapeldun geratu diren taldeko hiru pelotarik jokatuko dute Gabon Saria: Noaingo Iturbidek eta Bailok eta Salegi markinarrak. «Barandika gernikarrak ez du jokatuko, lesioa du-eta», azaldu dute antolatzaileek. Eurekin batera ariko dira Elkoro II.a, Goitia, Arbe, Gandiaga, Beide, Garate, Ubilla eta Aizpitarte markinarrak, Zuloaga donostiarra, Etxebarriko Ibai eta Alberdi, Lekerika gernikarra eta Txirtu bolibartarra. Maila indartzea helburu Txapelketaren helburua 22 urtez azpikoen mailako lehiak bultzatzea da. «Maila horretan ez da txapelketa gehiegirik egoten eta txapelketa bat jokatzeak beste ilusio bat sortzen die gazteei», azaldu dute antolatzaileek. Pelotarietako batzuk besteak baino gazteagoak dira; halanda be, guztiak gustura dabiltzala adierazi dute antolatzaileek eta danak prest egongo direla Gabon Saria borrokatu eta irabazteko. Lehenengo bi jardunaldiak gaur eta bihar jokatuko dira. Gaur, 16:45ean hasiko dira jokatzen. Lehenengo partidua Zuloaga eta Elkoro II.a [...]