Tximinoiaren jardunaldi gastronomikoak ospatuko dira abenduaren 11ra arte
Gaur hasi dira Lekeition Tximinoiaren V. Jardunaldi Gastronomikoak. Arratsaldean, Dastemenaren Heziketa Tailerra izan dute haurrek arraina kontsumitzearen propietateak ezagutzeko, eta jolasean tximinoi plater errazak prestatu dituzte. Bihar, Txipi-pin...
Gaur hasi dira Lekeition Tximinoiaren V. Jardunaldi Gastronomikoak. Arratsaldean, Dastemenaren Heziketa Tailerra izan dute haurrek arraina kontsumitzearen propietateak ezagutzeko, eta jolasean tximinoi plater errazak prestatu dituzte. Bihar, Txipi-pintxo ibilbidea zabalduko da, eta Aspaldiko, Atxarte, Galarrena, Gau Txori, Gol, Guria, Ioar, Itxas alde, Lehiope, Lumentza, Maite, marina, norai, oskarbi, Piñupe, prim, Tia fran eta Trinketean aurkitu ahalko dira txipiroiegaz egindako pintxoak. Horretaz gainera, menuaren barruan txipiroiekin prestatutako plater bereziak eskainiko dituzte Lekeitioko bost jatetxetan: Aroan, Aisia Lekeition, Batzokian, Egaña jatetxean eta Goitikon.