Sari banaketagaz amaitu zen zapatuan 34. Lekeitioko Euskal Zine Bilera. Aurten be ikusleen harrera ona izan du zinemaldiak, eta asko izan dira Ikusgarritik pasatu diren zine zaleak. Itxiera egunean be, bete egin zen aretoa. Astean zehar erabaki zuten i...
Maderas de Lekeitio enpresako beharginak elkarretaratzea egin zuten atzo enpresaren aurrean, lantegia ez ixtea eskatzeko. Enpresako beharginen ordezkaritza duen LAB sindikatuak jakitera emon duenez, enpresak lan kontratuen iraungipena dakarren lan erregulazio espedientea aurkeztu du, eta horrek beharginen kaleratzea dakar. Egurraren sektoreko beste enpresa batzuk modura, gainbehera jasan du azken urteetan Maderas de Lekeitio enpresak. Sasoi batean 140 edo 125 behargin izan zituen lantegiak ateak itxiko ditu bere beharginen kaleratzeagaz. LABek jakitera emon duenez, Eusko Jaurlaritzak onartu du lan erregulazio espedientea, eta abenduaren 31n itxiko da enpresa. «Bere egoera txarraren aurrean, bi urteko etenaldia eskatu du enpresak egurraren sektoreagaz zer gertatzen den ikusteko, eta bere planteamendua lan kontratuak iraungintzea izan da», azaldu dute. Sindikatuaren ustez, kontratuak deuseztatzea onartezina da. «Batez beste 30 urte egin dituzte beharginek Maderas de Lekeition beharrean, eta orain kalean uztea ez da bidezkoa, egoera horren aurreko erantzuna, itxiera, beste era batekoa izan beharko litzateke», azpimarratu dute LAB sindikatuko ordezkariek. Lan erregulazio espedientea izango duten Maderas de Lekeitio enpresako beharginak 50 urtetik gorakoak dira, eta abenduaren 31tik egongo dira kalean. «21 behargin gehiago egongo dira langabezian kalte-ordain txiki bategaz, batez beste 54 urte dituztela, etorkizunik barik eta erretiroari begirako erosteko ahalmena suntsituta», aitatu dute LABekoek. Egoera horren aurrean, [...]
Emozioz betetako lagun arteko harrera egin zieten zapatuan Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenolari. Erremuekin egindako arku azpitik pasatuta, ezustekoz betetako ekitaldia izan zuten herriko bi gazteek. Bertso bategaz hasi zen ekitaldia, eta gazteek berba...