Gorengo mailako bertsolariek kantatuko dute Kontzesioko Bertso Jaialdian
Aurten be itzelezko kartela prestatu du Amaiur Kultur Elkarteak Kontzesio Egunerako. Bertsozaleen urteroko hitzordu bihurtu den jaialdiak punta-puntako sei bertsolari batuko ditu. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Andoni Egaña igoko dira bihar Markina-Xemeingo frontoi nagusiko taula gainera. 17:30ean hasita eta 10 euroren truke, bertsolaritzako momentuko figura garrantzitsuenak batera ikusteko aukera izango dute aurten bertsozaleek. Sei bertsolariek daukaten curriculum-a ez da inolaz be edozelakoa. Maialen Lujanbio gorengo mailara iristea lortu duen bertsolaria da. Txapelketa nagusiko txapelduna izatera ailegatu zen 2009an, hainbat urtez finalista egon ondoren. Aurreko lau edizioetako txapeldun izan zen Andoni Egaña izango du alboan, bai eta oraindik txapelik eskuratu ez duten arren txapelketa nagusiko finalista izan diren beste bertsolari batzuk be: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea eta txapelketa nagusiko finalista izan den Arkaitz Estiballes, Nafarroako txapeldun eta Ipar Euskal Herriko eskolarteko txapelduna izan den Amets Arzallus eta txapelketa nagusiko 2005eko txapeldunordea izan zen Unai Iturriaga. Finalista ez, baina azken txapelketa nagusian kantatu zuen estraineko Miren Amurizak, eta txapelketa bikaina burutu zuen. Txapelik ez zaio falta, Bizkaiko eskolarteko hiru txapel eta Euskal Herriko bat jantzi ditu-eta. Sarrerak Bertsolari guztiak Josu Goikoetxea gai-jartzailearen agindupean ariko dira. Gernikarrak jarriko dizkien gaietara moldatu beharko dira seirak eta, zelan [...]
Aurten be itzelezko kartela prestatu du Amaiur Kultur Elkarteak Kontzesio Egunerako. Bertsozaleen urteroko hitzordu bihurtu den jaialdiak punta-puntako sei bertsolari batuko ditu. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Andoni Egaña igoko dira bihar Markina-Xemeingo frontoi nagusiko taula gainera. 17:30ean hasita eta 10 euroren truke, bertsolaritzako momentuko figura garrantzitsuenak batera ikusteko aukera izango dute aurten bertsozaleek.
Sei bertsolariek daukaten curriculum-a ez da inolaz be edozelakoa. Maialen Lujanbio gorengo mailara iristea lortu duen bertsolaria da. Txapelketa nagusiko txapelduna izatera ailegatu zen 2009an, hainbat urtez finalista egon ondoren. Aurreko lau edizioetako txapeldun izan zen Andoni Egaña izango du alboan, bai eta oraindik txapelik eskuratu ez duten arren txapelketa nagusiko finalista izan diren beste bertsolari batzuk be: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea eta txapelketa nagusiko finalista izan den Arkaitz Estiballes, Nafarroako txapeldun eta Ipar Euskal Herriko eskolarteko txapelduna izan den Amets Arzallus eta txapelketa nagusiko 2005eko txapeldunordea izan zen Unai Iturriaga. Finalista ez, baina azken txapelketa nagusian kantatu zuen estraineko Miren Amurizak, eta txapelketa bikaina burutu zuen. Txapelik ez zaio falta, Bizkaiko eskolarteko hiru txapel eta Euskal Herriko bat jantzi ditu-eta.
Sarrerak
Bertsolari guztiak Josu Goikoetxea gai-jartzailearen agindupean ariko dira. Gernikarrak jarriko dizkien gaietara moldatu beharko dira seirak eta, zelan ez, frontoiko harmailak beteko dituen publikoa asetzea izango dute helburu. Guztiek ezagutzen dute Markina-Xemeingo oholtza. Arkaitz Estiballesek izan ezik, beste guztiek parte hartu zuten iazko jaialdian, eta giro paregabea sortu zuten. Bertso saioa hasi baino ordu erdi aurretik zabalduko dituzte antolatzaileek Markina-Xemeingo frontoi nagusiko lehiatilak, eta, urtero legez, frontoian berogailua egongo dela jakitera eman dute Amaiur Kultur Elkartekoek.