Villas Marineras elkartetik irtetzea erabaki zuen Lekeitioko Udalak azken osoko bilkuran. Garapen Batzordean hartutako erabakia berretsi zuten bilkuran, Udaleko alderdi guztien adostasunagaz. Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko kostaldeko h...
Babes hesiak jarri ditu Etxebarriako Udalak Basabe errekako gune arriskutsuenetan. Landabidea izanik, metalezkoak barik egurrezko hesiak aukeratu ditu horretarako. «Nahiz eta garestiagoak izan, gune horretarako egokiagoak direla ikusi dugu», esan dut...
Aurten be itzelezko kartela prestatu du Amaiur Kultur Elkarteak Kontzesio Egunerako. Bertsozaleen urteroko hitzordu bihurtu den jaialdiak punta-puntako sei bertsolari batuko ditu. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Andoni Egaña igoko dira bihar Markina-Xemeingo frontoi nagusiko taula gainera. 17:30ean hasita eta 10 euroren truke, bertsolaritzako momentuko figura garrantzitsuenak batera ikusteko aukera izango dute aurten bertsozaleek. Sei bertsolariek daukaten curriculum-a ez da inolaz be edozelakoa. Maialen Lujanbio gorengo mailara iristea lortu duen bertsolaria da. Txapelketa nagusiko txapelduna izatera ailegatu zen 2009an, hainbat urtez finalista egon ondoren. Aurreko lau edizioetako txapeldun izan zen Andoni Egaña izango du alboan, bai eta oraindik txapelik eskuratu ez duten arren txapelketa nagusiko finalista izan diren beste bertsolari batzuk be: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea eta txapelketa nagusiko finalista izan den Arkaitz Estiballes, Nafarroako txapeldun eta Ipar Euskal Herriko eskolarteko txapelduna izan den Amets Arzallus eta txapelketa nagusiko 2005eko txapeldunordea izan zen Unai Iturriaga. Finalista ez, baina azken txapelketa nagusian kantatu zuen estraineko Miren Amurizak, eta txapelketa bikaina burutu zuen. Txapelik ez zaio falta, Bizkaiko eskolarteko hiru txapel eta Euskal Herriko bat jantzi ditu-eta. Sarrerak Bertsolari guztiak Josu Goikoetxea gai-jartzailearen agindupean ariko dira. Gernikarrak jarriko dizkien gaietara moldatu beharko dira seirak eta, zelan [...]