Hesiak jarri dituzte Basabe erreka inguruan
Babes hesiak jarri ditu Etxebarriako Udalak Basabe errekako gune arriskutsuenetan. Landabidea izanik, metalezkoak barik egurrezko hesiak aukeratu ditu horretarako. «Nahiz eta garestiagoak izan, gune horretarako egokiagoak direla ikusi dugu», esan dut...
Babes hesiak jarri ditu Etxebarriako Udalak Basabe errekako gune arriskutsuenetan. Landabidea izanik, metalezkoak barik egurrezko hesiak aukeratu ditu horretarako. «Nahiz eta garestiagoak izan, gune horretarako egokiagoak direla ikusi dugu», esan dute. Nahiz eta gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzarik ez duen, baserri bideak konpontzen jarraitu du Udalak. Barriztu dituen azkenak Oizumoko errepideko zati bat eta Aulesti baserriaren bideko beste bat izan dira. Horretaz gainera, Txoribenta auzoaren aurreko errepide zatia be asfaltatu egin du.