Bere sabelagaz berba egingo du Merinok, Uhagonen
Beso euskarriak dituzten aulkiak saihestu edo autobusetan lekua egiteko teknikak, argaltzeko sistemak eta beretzako kirol egokienak kontatuko ditu, besteak beste, Javier Merinok, zapatuan Uhagon kulturgunean eskainiko duen umorezko bakarrizketan. Dialo...
Beso euskarriak dituzten aulkiak saihestu edo autobusetan lekua egiteko teknikak, argaltzeko sistemak eta beretzako kirol egokienak kontatuko ditu, besteak beste, Javier Merinok, zapatuan Uhagon kulturgunean eskainiko duen umorezko bakarrizketan. Dialogos con mi barriga izeneko ikuskizunean bere sabela aurkeztuko du aktore donostiarrak. «Kupela, tripa, konkorra, urdaila, pontza edo kaintsu, batzuek dioten modura, zoriontasunaren biribiltasuna deiturikoa».
Telebistako ¡Que pasa pues! edo Pelotas telesailetan ezagun egin zen aktoreak umorea erabiliko du loditasunaren gaia jorratzeko.
Antzerkia 19:30ean hasiko da, eta sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai (bazkideentzako 3 euro balioko dute).