Eredu alternatiboa gai hartuta, ekimenak antolatu ditu Galarrenak
Orain dela urtebete hasitako bideari jarraituz, abenduko egitarau kulturala prestatu du Galarrena Kultur Elkarteak. Jendartean sortzen diren eredu alternatiboak izango dira ekimenen gai nagusia. Beste eredu bat posible dela aldarrikatzea eta plazaratze...
Orain dela urtebete hasitako bideari jarraituz, abenduko egitarau kulturala prestatu du Galarrena Kultur Elkarteak. Jendartean sortzen diren eredu alternatiboak izango dira ekimenen gai nagusia.
Beste eredu bat posible dela aldarrikatzea eta plazaratzea izango da hile honetan Galarrena Kultur Elkartearen helburua. Horren harira, bi dokumental eta bi hitzaldi antolatu dituzte, eta guztiak Galarrenako lokalean egingo dira.
Lehenengo ekimena datorren domekan izango da. Halan, 18:00etan hasita, AHT, Abiadura Handiko Mafia dokumentala emango dute. Hurrengo domekan, berriz, abenduaren 18an, krisi ekonomikoaren eta prestazio sozialen gaineko hitzaldia egongo da, 18:00etan. Elkartzeneko kide batek emango du hitzaldia, baina ekimen parte hartzailea izatea nahi dute Galarrenakoek, eta, beraz, hitzaldi eztabaida izango da.
Abenduaren 29rako beĀ beste hitzaldi-eztabaida bat prestatu dute; oraingoan, Elikadura Subiranotasunari buruzkoa, eta bertan egongo da EHNEko kide bat, 19:00etatik aurrera, gaiaz hitz egiteko.
Azkenik, urtarrilaren 8an, 18:00etan, Mundua Monsantoren arabera haziak saltzen dituen multinazionalari buruzko dokumentala emango dute.