Merkataritzako lokalak etxebizitza bihurtzeko aukera egongo da urtebetez
Merkataritzako lokalak etxebizitza bihurtzeko jardunak arautuko dituen udal ordenantza hasiera batez onartu du Udalak. 2008ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zen ordenantza bera da onartu dena, aldaketa bakar bategaz: lagapen-portzentajea %10 izatetik %15 izatera pasatu da. Aspaldian hainbat ekimen aurkeztu dira udaletxean, merkataritza lokalak etxebizitza moduan egokitzeko. Herritarren eskaria ikusita, esku-hartze hori arautzea erabaki du Udalak. «Lokalak etxebizitza bihurtzeko bide horrek etxebizitzen kopurua handitu dezake, lurzoru berria kolonizatzeko beharrik izan gabe. Horrela, gainera, irteera emango litzaieke erabili gabeko lokalei», azaldu dute. Erabilera aldatzeko baimen eskaerak banan-banan aztertuko dira; teknikariak egingo du txostena, eta baimena emango zaie proposatu den moduko erabilera jartzeko gaitasuna duen edo ez ikusita. Baldintzak Erabilera aldaketa horregaz batera, gerta daiteke bizitegiaren balioa gehitzea. Halako kasuetan, indarrean dagoen hirigintza legeriak xedatzen duenaren arabera, erabilera aldaketak sortutako gainbalioaren parte hartzea egokituko zaio Udalari. Beraz, legeak %15a ordaindu behar dela dio, baina, kasuan kasu kobratuko dela adierazi dute Udaletik. Hau da, bakoitzaren egoera aztertuta egingo da eta interesdun bakoitzarekin banaka sinatutako hirigintza hitzarmenetan zehaztuko da parte hartze hori. Bestalde, lokalak etxebizitza bihurtzeko baldintza batzuk bete beharko dituzte; bizi gaitasunerako baldintzak, besteak beste. Halan, esate baterako, etxebizitzaren gutxieneko azalera erabilgarria ez da izango 40 metro koadrokoa baino txikiagoa eta, gutxienez, sukaldea, [...]
Merkataritzako lokalak etxebizitza bihurtzeko jardunak arautuko dituen udal ordenantza hasiera batez onartu du Udalak. 2008ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zen ordenantza bera da onartu dena, aldaketa bakar bategaz: lagapen-portzentajea %10 izatetik %15 izatera pasatu da.
Aspaldian hainbat ekimen aurkeztu dira udaletxean, merkataritza lokalak etxebizitza moduan egokitzeko. Herritarren eskaria ikusita, esku-hartze hori arautzea erabaki du Udalak. «Lokalak etxebizitza bihurtzeko bide horrek etxebizitzen kopurua handitu dezake, lurzoru berria kolonizatzeko beharrik izan gabe. Horrela, gainera, irteera emango litzaieke erabili gabeko lokalei», azaldu dute.
Erabilera aldatzeko baimen eskaerak banan-banan aztertuko dira; teknikariak egingo du txostena, eta baimena emango zaie proposatu den moduko erabilera jartzeko gaitasuna duen edo ez ikusita.
Baldintzak
Erabilera aldaketa horregaz batera, gerta daiteke bizitegiaren balioa gehitzea. Halako kasuetan, indarrean dagoen hirigintza legeriak xedatzen duenaren arabera, erabilera aldaketak sortutako gainbalioaren parte hartzea egokituko zaio Udalari. Beraz, legeak %15a ordaindu behar dela dio, baina, kasuan kasu kobratuko dela adierazi dute Udaletik. Hau da, bakoitzaren egoera aztertuta egingo da eta interesdun bakoitzarekin banaka sinatutako hirigintza hitzarmenetan zehaztuko da parte hartze hori.
Bestalde, lokalak etxebizitza bihurtzeko baldintza batzuk bete beharko dituzte; bizi gaitasunerako baldintzak, besteak beste. Halan, esate baterako, etxebizitzaren gutxieneko azalera erabilgarria ez da izango 40 metro koadrokoa baino txikiagoa eta, gutxienez, sukaldea, egonleku-sukaldea, biko logela eta bainu gela, eta konketa, komuneko taza eta dutxa eduki beharko ditu.
Ordenantza urtebetez egongo da indarrean.