Txipiroia zelan arrantzan egin erakutsiko dute bihar, portuan
Tximinoiaren Jardunaldi Gastronomikoen baitan, txipiroiaren arrantzarako tailerra egongo da bihar Lekeitioko portuan. 8 urtetik aurrerako jende guztiari zuzenduta dago. 17:00etatik 19:00etara erakutsiko dute txipiroia harrapatu eta arrantzan egiten. Ho...
Tximinoiaren Jardunaldi Gastronomikoen baitan, txipiroiaren arrantzarako tailerra egongo da bihar Lekeitioko portuan. 8 urtetik aurrerako jende guztiari zuzenduta dago.
17:00etatik 19:00etara erakutsiko dute txipiroia harrapatu eta arrantzan egiten. Horretaz gainera, aurreko asteburuan legez, zapatuan eta domekan Txipi-pintxo ibilbidea martxan egongo da, eta Aspaldiko, Atxarte, Galarrena, Gau Txori, Gol, Guria, Ioar, Itxas alde, Lehiope, Lumentza, Maite, Marina, Norai, Oskarbi, Piñupe, Prim, Tia Fran eta Trinketean aurkitu ahalko dira txipiroiekin egindako pintxoak.
Bestalde, domekara arte, menuaren barruan txipiroiekin prestatutako plater bereziak eskainiko dituzte Lekeitioko bost jatetxetan: Aroan, Aisia Lekeition, Batzokian, Egaña jatetxean eta Goitikon.