Datorren martitzenean eta eguaztenean epaituko dute Parisen Aingeru Cardaño
Aingeru Cardaño Reoyo euskal preso politikoaren aurkako epaiketa datorren martitzenean eta eguaztenean egingo da Parisen (Frantzia), «talde armatuko kidea izatea» leporatuta. Fleury Merogis espetxe frantziarrean dago oraintxe momentuan preso. Bere senideek adierazi dutenez, egoera eskasean daude kartzelan, eta «ez da igartzen ezelan be bake prozesu batean» gaudenik. Salatu dutenez, espetxeko Zuzendaritzak astean daukaten ordu eta erdiko bisita kendu nahi die euskal preso politikoei. «Obretan daude kartzelan, eta Zuzendaritzak esaten du ez dagoela preso politikoentzako nahikoa mintzalekurik». Herritarren babesa Atzo bertan ziren presoak Zuzendaritzagaz berba egitekoak, bisiten gaineko adostasuna bilatzea helburu. Bestalde, bisita orduak be aldatu egin dizkiete senide eta lagunei: «13:00etatik aurrera dira orain bisitak. Egun guztia pasatu behar dugu Parisen». Cardañoren askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egingo da gaur, 20:00etan hasita, Munitibarko plazan. Astelehenean, barriz, senideak eta lagunak Pariserantz aterako dira bidaian, epaiketan egoteko. Atxiloketa egunak 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) Aingeru Cardaño, Ekaitz Agirre Goñi eta Jose Antonio Aranibarregaz batera. Frantziako poliziak eta Guardia Zibilak biek batera eroan zuten aurrera operazioa, eta jakitera eman zutenez, «ETAko liberatu» moduan identifikatu ostean atxilotu zituzten. Baionako komisaldegira eroan zituzten atxiloketa osteko egunean hiru atxilotuak. Berri agentziek jakitera eman zutenez, furgonetan 165 kilo lehergai aurkitu zituzten, horietatik 140 kilo klorato [...]
Aingeru Cardaño Reoyo euskal preso politikoaren aurkako epaiketa datorren martitzenean eta eguaztenean egingo da Parisen (Frantzia), «talde armatuko kidea izatea» leporatuta. Fleury Merogis espetxe frantziarrean dago oraintxe momentuan preso. Bere senideek adierazi dutenez, egoera eskasean daude kartzelan, eta «ez da igartzen ezelan be bake prozesu batean» gaudenik. Salatu dutenez, espetxeko Zuzendaritzak astean daukaten ordu eta erdiko bisita kendu nahi die euskal preso politikoei. «Obretan daude kartzelan, eta Zuzendaritzak esaten du ez dagoela preso politikoentzako nahikoa mintzalekurik».
Herritarren babesa
Atzo bertan ziren presoak Zuzendaritzagaz berba egitekoak, bisiten gaineko adostasuna bilatzea helburu. Bestalde, bisita orduak be aldatu egin dizkiete senide eta lagunei: «13:00etatik aurrera dira orain bisitak. Egun guztia pasatu behar dugu Parisen». Cardañoren askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egingo da gaur, 20:00etan hasita, Munitibarko plazan. Astelehenean, barriz, senideak eta lagunak Pariserantz aterako dira bidaian, epaiketan egoteko.
Atxiloketa egunak
2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) Aingeru Cardaño, Ekaitz Agirre Goñi eta Jose Antonio Aranibarregaz batera. Frantziako poliziak eta Guardia Zibilak biek batera eroan zuten aurrera operazioa, eta jakitera eman zutenez, «ETAko liberatu» moduan identifikatu ostean atxilotu zituzten. Baionako komisaldegira eroan zituzten atxiloketa osteko egunean hiru atxilotuak. Berri agentziek jakitera eman zutenez, furgonetan 165 kilo lehergai aurkitu zituzten, horietatik 140 kilo klorato potasiko, hamasei kilo azufre eta bederatzi kilo pentrina. Horrez gain, bi detonagailu, hari detonatzailea, asalturako fusila eta bi gas bonbona be aurkitu dituzte, beti be, aitatutako iturrien arabera. Operazioa, egun batzuk arinago Donibane Garazi inguruan topatutako manipulatutako gas bonbonen haritik etorri zen. Izan be, polizia iturriek jakitera emon zutenez, aitatutako bonbonak topatu eta gero, poliziaren kontrola handitu egin zen inguru hartan. Uztailaren 5ean Parisera eroan zituzten Cardaño, Agirre eta Aranibar, hegazkinez, epailearen aurretik pasatzeko. Ustez, ETAkideak izateagatik atxilotu zituzten hirurak.