Egin Dezagun Bidea euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenarekiko atxekimenduak lortzeko eta urtarrilaren 7ko manifestaziora dei egiteko, Marraztu Dezagun Bidea ekimena antolatu du zapaturako Lekeitioko Egin Daigun Bidia herri e...
Domekan, Errenteriako Landarbaso abesbatza egongo da Mutrikun kontzertua emoten. Santa katalina komentua aukeratu dute kanturako. 19:00etan hasiko da doako emonaldia. Urriaren bukaeran, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako parte hartu zuen abesb...
Aisa etorkinak euskara ikasten ekimena ipiniko dute martxan HABEk eta Ondarroako Udalak datorren urtean. Horren bitartez, etorkinek debalde jasoko dituzte euskara ikastarook. Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean emongo dira eskolak, astean bi egunet...
Zapatuan Arritxu Kajoi ospatuko da, lehenengoz, Lekeition. Arrasaten urtero antolatzen den Maritxu Kajoi egunaren antzeko zer edo zer izango da, baina goizetik gauera arteko ekintzekin. Dotore janzteko eguna izango da.
Aho batez onartu du Aulestiko Udalbatzak Erralde hiltegiaren beharrezkotasuna azpimarratzen duen manifestua
Frontoi nagusiko harmailak jendez bete zituen atzo Amaiur Elkarteak antolatutako Kontzezioko Bertso Jaialdiak. Umorea eta gai serioagoak tartekatu zituen Josu Goikoetxea gai jartzaileak, eta «gustura» geratu ziren 1.050 ikusleak aurtengo sei bertsola...
Aingeru Cardaño Reoyo euskal preso politikoaren aurkako epaiketa datorren martitzenean eta eguaztenean egingo da Parisen (Frantzia), «talde armatuko kidea izatea» leporatuta. Fleury Merogis espetxe frantziarrean dago oraintxe momentuan preso. Bere senideek adierazi dutenez, egoera eskasean daude kartzelan, eta «ez da igartzen ezelan be bake prozesu batean» gaudenik. Salatu dutenez, espetxeko Zuzendaritzak astean daukaten ordu eta erdiko bisita kendu nahi die euskal preso politikoei. «Obretan daude kartzelan, eta Zuzendaritzak esaten du ez dagoela preso politikoentzako nahikoa mintzalekurik». Herritarren babesa Atzo bertan ziren presoak Zuzendaritzagaz berba egitekoak, bisiten gaineko adostasuna bilatzea helburu. Bestalde, bisita orduak be aldatu egin dizkiete senide eta lagunei: «13:00etatik aurrera dira orain bisitak. Egun guztia pasatu behar dugu Parisen». Cardañoren askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egingo da gaur, 20:00etan hasita, Munitibarko plazan. Astelehenean, barriz, senideak eta lagunak Pariserantz aterako dira bidaian, epaiketan egoteko. Atxiloketa egunak 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) Aingeru Cardaño, Ekaitz Agirre Goñi eta Jose Antonio Aranibarregaz batera. Frantziako poliziak eta Guardia Zibilak biek batera eroan zuten aurrera operazioa, eta jakitera eman zutenez, «ETAko liberatu» moduan identifikatu ostean atxilotu zituzten. Baionako komisaldegira eroan zituzten atxiloketa osteko egunean hiru atxilotuak. Berri agentziek jakitera eman zutenez, furgonetan 165 kilo lehergai aurkitu zituzten, horietatik 140 kilo klorato [...]
Bigarren Errepublika eta 36ko gerra garaiko Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala biltzen duen liburua aurkeztu zuen atzo Patxi Juaristi soziologo markinarrak, Durangoko Azokan. Liburuaren asmoa Gerra Zibilean eta gerraondoan Markinan eta Xemeinen gertatu zena jasotzea zela esan zuen, «sufritu zuten guztien memoria bizirik gordetzeko». Patxi Juaristik azaldu zuenez, markinarrek eta xemeindarrek oso gertutik bizi izan zuten gerra. «1936ko irailetik 1937ko apirilera, guda lerroa geldirik egon zen Markina-Xemeingo lurretan, eta herritarrek eraso bortitz ugari jasan behar izan zituzten». Halanda be, isilik egoteko hitzarmen bat bezalakoa egon dela dio. «Zaharrenen artean, 36ko gerrako oroimenak oso indartsuak dira. Halanda be, agintari frankistekiko beldurrak, galtzaile izatearen lotsak, momentu mingarri guztiak bizkor ahazteko gogoak edota seme-alabei frustrazioa edo amorrua ekidin nahiak belaunaldien arteko transmisioa oztopatu du», azaldu zuen. Eta, ondorioz, gerra ostean jaiotako gutxik izan dute, bere ustez, gertatu zenaren ideia argi bat. «Nik be orain jakin dut nire amonari ilea ebaki ziotela», esan zuen. Markinako frontea liburuan jaso duena azterketa historiko bat izateaz gainera, soziologiko eta politologikoa be badela azaldu zuen Juaristik, jazoera historikoen berreraiketagaz batera, gizakien arteko harremanak eta sare politiko, sozial, erlijioso eta kulturalaren berezitasunak be aztertu dituelako. Informazio hori guztia biltzeko, 115 elkarrizketa egin ditu soziologoak biktimen eta haien [...]
Abendurock bueltan izango da bihar gauean. Free The Wheel taldea igoko da agertokira. Kontzertua Subeltz tabernan egitekoa bazen be, MRKtik kanpo dagoen arazoa tarteko, Gaztetxean izango da. Ordua: 22:30ak. Horren harira, hurrengoa adierazi du MRK-k:
Aurrera doa Lain eta Hesian taldeek martxan jarrita kontzertu bira txikia. Oraingoan, Ondarroako Kafe Antzokian joko dute, etzi, 22:00etan hasita. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke aurretik, eta 8 eurotan leihatilan. Disko barriagaz datoz biak. Billab...
Udal pilotalekuko kantxa arduradunaren bila dabil Markina-Xemeingo Udala. Zerbitzua esleitzeko baldintzen plegua onartu dute, eta eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 23an amaituko da. Zerbitzuaren kudeaketa urtebeterako izango da, 2012ko abenduaren 3...