Free The Wheel boskoteak Gaztetxera darama bihar, Abendurock
Abendurock bueltan izango da bihar gauean. Free The Wheel taldea igoko da agertokira. Kontzertua Subeltz tabernan egitekoa bazen be, MRKtik kanpo dagoen arazoa tarteko, Gaztetxean izango da. Ordua: 22:30ak. Horren harira, hurrengoa adierazi du MRK-k:
Abendurock bueltan izango da bihar gauean. Free The Wheel taldea igoko da agertokira. Kontzertua Subeltz tabernan egitekoa bazen be, MRKtik kanpo dagoen arazoa tarteko, Gaztetxean izango da. Ordua: 22:30ak.
Horren harira, hurrengoa adierazi du MRK-k: «Gure aldetik Subeltzi, Kulturari eta batez ere, musikaren aldeko apustua egiten ari zareten taberna eta jende guztiari gure babesa».
Free The Wheel boskotea 2011ko apiriletik dabil lanean. Denbora tarte txikian, nahikoa kontzertu eman dituzte. Taldea bost neskaz osatuta dago: Itziar (ahotsa), Zuri (gitarra), Laura (gitarra), Izas (baxua) eta Nerea (bateria). Bilbo eta Galdakaoko neskak dira, eta 70. hamarkadako rock and roll taldeen (Led Zeppelin, Black Sabbath) eragina daukate. Tartean, blues eta stoner gogorrez ere janzten dituzte abestiak, eta horietarako beharrezkoa da abeslariaren ahots erregistro berezia.
Metraia izenarekin eman zen ezagutzera boskotea.