Aurrerak ez du aukerarik eduki Oiartzunen aurrean
Oiartzun boteretsu azaldu zen bere futbol zelaian, eta Aurrerak ezer gutxi egin ahal izan zuen, orduan eta gitxiago etxeko taldea hamargarren minuturako aurretik ipinita. Lapazaranen 1-0koari Azpirozen golak jarraitu zion. 22. minutua zen. 2-0koagaz joan ziren aldageletara, eta partiduari buelta emoteko astirik emon barik ailegatu zen etxekoen hirugarrena 49. minutuan. Eñautek egin zuen partiduko azkan gola eta Oiartzunen laugarrena. Oiartzunek argi laga zuen zergatik dauden hirugarren postuan: fisikoki talde oso indartsua da, eta atezainaren aurrean ez du barkatzen. Hori horrela izanda be, Aurrerak ez zuen emon daukan guztia. Horixe da Zuzendaritza Batzordeko kideen iritzia: «Askoz gehiago emon dezakete mutilek». Arrisku postuetan Azkan emaitzek eraginda, Zaldupeko taldea sailkapenean azkan aurreko postuan dago, hamar puntugaz. Talde gaztea da Gotzon Basarasek entrenatzen duena, eta mutilek sarritan gol aukerak sortzen badituzte be, golak ez dira ailegatzen. Beheko sailkapen postuetatik ateratzeko aukera ona edukiko du Aurrerak datorren zapatuan. Behobia izango da talde bisitaria: bederatzi puntugaz azkan daude. Fitxa OIARTZUN 4-0 AURRERA Oiartzun: Valenciz, Azpeitia, Martin, Arbelaitz, Apaolaza, Marcos ( 76 min. Almandoz), Eñaut, Lapazaran (70 min. Ezponda), Azpiroz (82 min. Gazteumendi), Bereziartua (63 min. Oiarbide), Garmendia (82 min. Txabarri). Aurrera: Ismael, Asier, Ganboa (67 min. Iraitz), Andoni, Mikel, Badiola, Unai Urkiri (56 min. Jesus), [...]
Oiartzun boteretsu azaldu zen bere futbol zelaian, eta Aurrerak ezer gutxi egin ahal izan zuen, orduan eta gitxiago etxeko taldea hamargarren minuturako aurretik ipinita.
Lapazaranen 1-0koari Azpirozen golak jarraitu zion. 22. minutua zen. 2-0koagaz joan ziren aldageletara, eta partiduari buelta emoteko astirik emon barik ailegatu zen etxekoen hirugarrena 49. minutuan. Eñautek egin zuen partiduko azkan gola eta Oiartzunen laugarrena.
Oiartzunek argi laga zuen zergatik dauden hirugarren postuan: fisikoki talde oso indartsua da, eta atezainaren aurrean ez du barkatzen. Hori horrela izanda be, Aurrerak ez zuen emon daukan guztia. Horixe da Zuzendaritza Batzordeko kideen iritzia: «Askoz gehiago emon dezakete mutilek».
Arrisku postuetan
Azkan emaitzek eraginda, Zaldupeko taldea sailkapenean azkan aurreko postuan dago, hamar puntugaz. Talde gaztea da Gotzon Basarasek entrenatzen duena, eta mutilek sarritan gol aukerak sortzen badituzte be, golak ez dira ailegatzen.
Beheko sailkapen postuetatik ateratzeko aukera ona edukiko du Aurrerak datorren zapatuan. Behobia izango da talde bisitaria: bederatzi puntugaz azkan daude.
Fitxa
OIARTZUN 4-0 AURRERA
Oiartzun: Valenciz, Azpeitia, Martin, Arbelaitz, Apaolaza, Marcos ( 76 min. Almandoz), Eñaut, Lapazaran (70 min. Ezponda), Azpiroz (82 min. Gazteumendi), Bereziartua (63 min. Oiarbide), Garmendia (82 min. Txabarri).
Aurrera: Ismael, Asier, Ganboa (67 min. Iraitz), Andoni, Mikel, Badiola, Unai Urkiri (56 min. Jesus), Julen Uribesalgo (63 min Jon Burgoa), Mikel Aramaio, Laka, Ibai (77 min. Iosu Muiños), Ibai Aramaio.
Golak.
1-0. 10. mintutuan, Lapazaran.
2-0. 22. mintutuan, Azpiroz.
3-0. 49. mintutuan, Marcos.
4-0. 80. mintutuan, Eñaut.