Bidaurretako proiektua aurrera bota du Udalak, «etxebizitzak ez egiteko»
Bidaurretako eremuan familia bakarreko 47 etxeen urbanizazio proiektuaren beharrak egiteko baimena eman du Markina-Xemeingo Udalak. Urtebeteko epea egongo da proiektua egiten hasteko, eta horrek lur jabeei eragingo dien kostu handiak proiektua eginezina bihurtuko duela uste du Udalak. «Baietza eman dugu, etxebizitzak ez egiteko dagoen aukera bakarra hori delako», argitu dute. Udal agintearen ardura hartu zuenetik, Bidaurretako txaleten gaia sakon aztertzeari ekin zion Bilduk. Ez dute proiektua begi onez ikusten, «hirigunetik kanpo dagoelako, jasangarria ez delako, gehien bat ahalmen ekonomiko handiko herritarrei zuzendua dagoelako eta eredu hori onartezina delako». Gainera, azaldu dutenez, gaur egungo legeditik kanpo daude mota horretako egitasmoak. Hiru aukera Proiektuaren aurrean hiru aukera zituztela adierazi du Bilduko Udal Taldeak: proiektuari ezetz esatea, orain arte bezala egonean uztea edo baietza ematea. «Ezezkoa eman izan bagenu, Konpentsazio Batzak –Bidaurreta eremuko lur jabeek txaleten eraikuntzarako eratutako batza– bere eskubideak dituenez, Udalak erantzun ezin dituen indemnizazio handiak ordaindu beharko lirateke, eta herria luzaroan zorpetuta egongo litzateke», zehaztu dute. Bigarren aukera orain arte legez proiektua egonean uztea zen. «Ondorioz, zabaltzen ez den epea ezin da inoiz zarratu, eta txaletak egiteko eskubidea betirako izango dute, egoera edo momentu egokiagoen zain. Horregatik erabaki da gai hau behin betiko zarratzea», azaldu dute. Azkenik, Udalak hartutako bidea [...]
Bidaurretako eremuan familia bakarreko 47 etxeen urbanizazio proiektuaren beharrak egiteko baimena eman du Markina-Xemeingo Udalak. Urtebeteko epea egongo da proiektua egiten hasteko, eta horrek lur jabeei eragingo dien kostu handiak proiektua eginezina bihurtuko duela uste du Udalak. «Baietza eman dugu, etxebizitzak ez egiteko dagoen aukera bakarra hori delako», argitu dute.
Udal agintearen ardura hartu zuenetik, Bidaurretako txaleten gaia sakon aztertzeari ekin zion Bilduk. Ez dute proiektua begi onez ikusten, «hirigunetik kanpo dagoelako, jasangarria ez delako, gehien bat ahalmen ekonomiko handiko herritarrei zuzendua dagoelako eta eredu hori onartezina delako». Gainera, azaldu dutenez, gaur egungo legeditik kanpo daude mota horretako egitasmoak.
Hiru aukera
Proiektuaren aurrean hiru aukera zituztela adierazi du Bilduko Udal Taldeak: proiektuari ezetz esatea, orain arte bezala egonean uztea edo baietza ematea. «Ezezkoa eman izan bagenu, Konpentsazio Batzak –Bidaurreta eremuko lur jabeek txaleten eraikuntzarako eratutako batza– bere eskubideak dituenez, Udalak erantzun ezin dituen indemnizazio handiak ordaindu beharko lirateke, eta herria luzaroan zorpetuta egongo litzateke», zehaztu dute.
Bigarren aukera orain arte legez proiektua egonean uztea zen. «Ondorioz, zabaltzen ez den epea ezin da inoiz zarratu, eta txaletak egiteko eskubidea betirako izango dute, egoera edo momentu egokiagoen zain. Horregatik erabaki da gai hau behin betiko zarratzea», azaldu dute.
Azkenik, Udalak hartutako bidea dago: proiektua aurrera botatzea. «Urbanizazio beharrak egiteko baimena emanda, urtebeteko epea dago beharrak hasteko, eta horien hasieratik beste hiru urteko epean beharrak guztiz amaitzeko. Eta urtebete baino lehen diru kopuru handiak jarri beharko lituzkete lur jabeek», argitu dute.
Epea agortzeko
Krisi egoera kontuan hartuta eta urbanizazio proiektuak dituen kostu handiak direla eta, orain zabaldu duten epea agortu egingo dela uste du Bilduko Udal taldeak. «Gainera, kostuz izugarri garestia den urbanizazio proiektua egiteko gai izanda be, oraindik etxebizitzen eraikuntza beharrak egin beharko lituzkete», diote. Ondorioz, euren ustez, proiektua eginezina izango litzateke. «Hartu dugun erabakiak ez du esan nahi txaletak egiteko aukerarik egongo ez denik, baina, txaletik ez egiteko dagoen irtenbiderik onenari ekin diogu», azpimarratu dute.