17 udalerri gehiago hurbildu dira Erraldera
Lea-Artibaitik, Ondarroa, Lekeitiko, Gizaburuaga, Berriatua, Markina-Xemein eta Etxebarria. Busturialdetik, Ajangiz, Ea, Busturia eta Elantxobe. Eta Bizkaiko gainontzeko eskualdetatik, Igorre, Zaldibar, Izurtza, Arrankudiaga, Iurreta, Lemoa eta Ubide. Horiek dira Erralde eta haren inguruko arazoan «interesa» erakutsi duten udalerriak. Guztira, 17. Hiltegian bertan batuta, Erralde osatzen duten udalerrietako alkateen ahotik, zuzenean, jaso dute infiormazioa guztia. Horregaz batera, proiektu barriaren nondik norakoak azaldu dizkiete. «Eskerrak emon nahi dizkiet guztiei, eta jokaera oso arduratsua erakusten ari direla azpimarratu nahiko nuke. Izan be, Erraldek bizkaitar guztiontzako beharrezkoa den azpiegitura eskaintze digun heinean, Bizkiako herri guztion ardura da hura mantentzen laguntzea», azaldu du Erraldeko presidente eta Aulestiko alkate Mikel Ansotegik. Erraldera hurbildu diren 17 udalerrien artean, jarrera ezberdinak daudela jakinarazi dute: batzuk Erralde sozietatean sartzeko erabakia hartuta daukate; beste batzuk, sartzea pentsatzen ari dira, eta azkenik, norbere udaletxera informazioa eroan eta eztabaidatu beharra dutenak daude. «Hau lehen harreman bat besterik ez da izan. Orain, udaletxez udaletxe joango gara informazioa emotera, eta Erraldegaz bat egiteko eskatzera. Horretara animatu nahi ditugu herri denak». Hiru hankako mahaia Erraldegaz aurrera egiteko «hiru hanken» inplikazio zuzena beharrezkotzat jotzen dute hiltegiko kideek: herriak, Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Azken bi erakundeekin kontaktuan daude, eta datozen asteetan batuko dira, barriro be. Bizkaiko herriai [...]
Lea-Artibaitik, Ondarroa, Lekeitiko, Gizaburuaga, Berriatua, Markina-Xemein eta Etxebarria. Busturialdetik, Ajangiz, Ea, Busturia eta Elantxobe. Eta Bizkaiko gainontzeko eskualdetatik, Igorre, Zaldibar, Izurtza, Arrankudiaga, Iurreta, Lemoa eta Ubide. Horiek dira Erralde eta haren inguruko arazoan «interesa» erakutsi duten udalerriak. Guztira, 17.
Hiltegian bertan batuta, Erralde osatzen duten udalerrietako alkateen ahotik, zuzenean, jaso dute infiormazioa guztia. Horregaz batera, proiektu barriaren nondik norakoak azaldu dizkiete. «Eskerrak emon nahi dizkiet guztiei, eta jokaera oso arduratsua erakusten ari direla azpimarratu nahiko nuke. Izan be, Erraldek bizkaitar guztiontzako beharrezkoa den azpiegitura eskaintze digun heinean, Bizkiako herri guztion ardura da hura mantentzen laguntzea», azaldu du Erraldeko presidente eta Aulestiko alkate Mikel Ansotegik.
Erraldera hurbildu diren 17 udalerrien artean, jarrera ezberdinak daudela jakinarazi dute: batzuk Erralde sozietatean sartzeko erabakia hartuta daukate; beste batzuk, sartzea pentsatzen ari dira, eta azkenik, norbere udaletxera informazioa eroan eta eztabaidatu beharra dutenak daude. «Hau lehen harreman bat besterik ez da izan. Orain, udaletxez udaletxe joango gara informazioa emotera, eta Erraldegaz bat egiteko eskatzera. Horretara animatu nahi ditugu herri denak».
Hiru hankako mahaia
Erraldegaz aurrera egiteko «hiru hanken» inplikazio zuzena beharrezkotzat jotzen dute hiltegiko kideek: herriak, Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Azken bi erakundeekin kontaktuan daude, eta datozen asteetan batuko dira, barriro be.
Bizkaiko herriai dagokienean, mezu garbia bota du Ansotegik: «Erraldeko kide izateak ez du herriaren ekonomia balantzaka jartzen, inondik inora. Gu kide gara, eta hori horrela dela baiezta dezakegu. Herriaren tamainaren araberakoa da partaidetza. Baina zenbat eta gehiago izan, proiektu barria be errazago atarako genuke aurrera, noski ».
Joan den astean izan ziren Aldundian, eta batzarra «positibotzat» definitu du Ansotegik. «Erralde Bizkaia guztirako azpiegitura eta onura den aldetik, Aldundiak be zeresana eduki behar du». Aldundiko ordezkariak «arduratuta» topatu izana azpimarratu dute.
Jaurlaritzagaz, ostera,datorren astean bilduko dira. Bruselako bileraren ostean, eskumena euskal gobernuarena dela ziurtatu diete. «Eurekin zenbait neurri adostuta, ahaleginduko gara Erralde zabalik mantentzen ».