Mutrikun eta Ondarroan zapatuan eta Ziortza-Bolibarren zapatu-domekan sartuko dira baserri giroan. Santo Tomas eguna gero eta hurrerago dago, eta hori igarri-igarria izango da asteburuan. Mutrikun, 10:00etan zabalduko dute azoka eremua etzi. Ohikoa denez, ez da faltako barazki, abere eta libururik. 13:00etan, Gure Ametsa Dantza Taldea eta Trikitixa taldea kalejiran aterako dira. Eguerdiak bertso bazkaria ekarriko du. Mutrikuko Bertso Eskolak antolatuta, eta amaieran, Okelar anaiak bertsopaperen sari banaketa egingo da. Arratsaldeak ere jan-edanera egingo du gonbitea: 19:30ean, txistorra pintxo poteoa egingo da tabernetan, eta aurrerantzeko orduak musikari lotutakoak izango dira: 20:30ean, Musika Eskolaren XX. Gabon Kontzertua hasiko da, parrokian. Rock zaleek 22:00etan edukiko dute hitzordua gaztetxean, MRK Rock gauarekin. Ondarroan, Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, alde zaharrean izango da etzi jaia. Santo Tomas dela eta… ekimenak jan-edana, musika eta bertsoak uztartuko ditu 15:00ak arte. Jaien zentzua irudikatzen Bolibartarrek Baserritar Janzteko eguna izango dute zapatukoa. 14:30ean, herri bazkarian batuko dira. Menua ezin zen beste modutakoa izan: sagardotegi menu egongo da aukeran. Iluntzeko egitaraua lantxerik, Jai Batzordean, Aranbaltz Kultur Elkarteak erromeria antolatu du arratsaldean Plaza dantza taldeagaz. 19:30ean, baserritarren kalejira izango da, baserriko lan tresna eta ortuariekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, «San Tomas jaien zentzua irudikatuko dute», parodia erabilita eta koplak kantatuta: etxeko jaun-andreei, [...]
LAB sindikatuko ordezkariak eta Maderas de Lekeitikoko kudeatzaile eta ugazaba ez dira akordu batetara ailegatu. Gaur goizean batzarra eduki dute alde biek, eta erantzuna ikusita, domeka honetarako manifestaziorako deialdia egin du Maderas de Lekeitioko langile batzarrak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Eskolapean. Maderas de Lekeitioko behargin guztiak kalean geratuko dira abenduaren 31tik aurrera Kaleratze ERE baten bidez. Beharginen adina 54 urtekoa da batezbeste eta 30 urte inguru daramate enpresan beharrean. Hori dela eta, LABek legezko kalteordaina baino zer edo zer gehiago eskatzen dio enpresari, hobari modura eta legeak exijitzen dion kotizazioak mantentzea 55 urtetik 61 urtera arte. Horretaz gainera, enpresa itxi egiten ez denez, lanera bueltatzeko aukeregongo balitz, bueltatzen direnentzat, sarrera hori oraingo baldintzetan izatea eskatu dute, eta bestalde, aurrera begira, enpresaren lurren salmentarik balego, salmenta horretako etekinak langileengan be joatea. Enpresak, bere aldetik, legezko kalteordaina ordaintzea eskaintzen du eta epe ertain batean, enpresa barriro martxan jartzeko borondatea agertu du. Langileak bueltatuko balira, kotizazioak mantenduko dituztela agertu dute, baina soldatak ez dituzte bermatzen, eta LAB sindikatuak eskatutako beste guztiaz, momentu honetan ezin dutela inolako konpromisorik hartu adierazi dute. “Erantzun horren aurrean gure haserrea agertu nahi dugu, 30 urte bertan beharrean egon ostean eskaintzen duten irteera oso txarra delako”, esan dute LAB [...]
Ondarroako Atletismo Taldeak dana prest dauka domekan Egia-Iriondo herri lasterketa egiteko. Parte hartzea aspaldikorik txikiena izango da: 240 lagunek emon dute izena; iaz lehenean, 500dik gora izan ziren Berriatuko Kordeleriatik alde zaharrerako bidea egin zutenak. Dena dela, domekan bertan be emon ahalko da izena, goizean alde zaharrera joanda. 11:10ean urtengo du autobusak Zaldupeko Zubitik Berriaturantz. Azkanengo urteetan kirol proba beherantz zetorrela ikusten bazuten be, horren datu horren aurrean, «ilusioa nahikoa galduta» daudela aitortu dute antolatzaileek, eta esan dute ez direla baloratuta sentitzen. Egia-Iriondoren gainbehera atletismoak herrian bizi duen egoeragaz lotu du Atletismo Taldeak. «Itsasaurreko Zubian egin izan diren abiadura probak eta Kardalak 25 urtetan antolatu zuen milia hiritarra desagertu egin ziren». Horren harira, aurten milia hiritarra berreskuratu nahi izan dutela adierazi dute, baina aurrekontu faltagatik ezin izan dela gauzatu. Ez da hori, halan da be, beherakadaren zergati bakarra. Iaz lasterketa berezia egin izanak eta lasterketa aurreko egunean gero eta bazkari eta afari gehiago egin izateak be kontrako eragina dauka antolatzaileentzat kirol proban. Hori horrela, lasterketa dataz aldatzea be plantea dezakete. Lanak saria edukiko du Lasterketa osteko sari banaketaren tartea aurrekoetan baino motzagoa izango da. Orain artean, Egia-Iriondoren podiumaren ostean emoten zitzaien saria herriko urteko kirolaririk onenei. Aurten, baina, Udaleko Kirol [...]
Mutrikuko Udal Musika Eskola Gabonak musikaz betetzera dator gaurtik aurrera. Anaiarte Abesbatzak Oñatin dauka gaur hitzordua eginda, Erretiratuen Abesbatzen Topaketan parte hartuko dute mutrikuarrek. Bihar Itxaropena Taldeak emongo du kontzertua, Ast...
2012 urte hasierarako erabilgarri egongo da Zaldupeko Zubia eta Alleri lotzen dituen pasabidea. «Abenduaren 31rako amaituta egongo dira beharrak», esan du Argia Ituarte alkateak. Horregaz batera, Ondarroako Udalak Zaldupe eskolaren atzeko eremua egok...
Lea-Artibaitik, Ondarroa, Lekeitiko, Gizaburuaga, Berriatua, Markina-Xemein eta Etxebarria. Busturialdetik, Ajangiz, Ea, Busturia eta Elantxobe. Eta Bizkaiko gainontzeko eskualdetatik, Igorre, Zaldibar, Izurtza, Arrankudiaga, Iurreta, Lemoa eta Ubide. Horiek dira Erralde eta haren inguruko arazoan «interesa» erakutsi duten udalerriak. Guztira, 17. Hiltegian bertan batuta, Erralde osatzen duten udalerrietako alkateen ahotik, zuzenean, jaso dute infiormazioa guztia. Horregaz batera, proiektu barriaren nondik norakoak azaldu dizkiete. «Eskerrak emon nahi dizkiet guztiei, eta jokaera oso arduratsua erakusten ari direla azpimarratu nahiko nuke. Izan be, Erraldek bizkaitar guztiontzako beharrezkoa den azpiegitura eskaintze digun heinean, Bizkiako herri guztion ardura da hura mantentzen laguntzea», azaldu du Erraldeko presidente eta Aulestiko alkate Mikel Ansotegik. Erraldera hurbildu diren 17 udalerrien artean, jarrera ezberdinak daudela jakinarazi dute: batzuk Erralde sozietatean sartzeko erabakia hartuta daukate; beste batzuk, sartzea pentsatzen ari dira, eta azkenik, norbere udaletxera informazioa eroan eta eztabaidatu beharra dutenak daude. «Hau lehen harreman bat besterik ez da izan. Orain, udaletxez udaletxe joango gara informazioa emotera, eta Erraldegaz bat egiteko eskatzera. Horretara animatu nahi ditugu herri denak». Hiru hankako mahaia Erraldegaz aurrera egiteko «hiru hanken» inplikazio zuzena beharrezkotzat jotzen dute hiltegiko kideek: herriak, Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Azken bi erakundeekin kontaktuan daude, eta datozen asteetan batuko dira, barriro be. Bizkaiko herriai [...]
Laster izango dute markinarrek Gabonetako egutegia esku artean. Gabonak zorionduz etxean jasotzen den lehenengo postala da bera, eta jaiak ondo pasatzeko aukeraz beteta dator. Beraz, aurten be, herriko talde eta elkarteei esker, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Musika, kirol, jolas, pelikula eta mendi irteerak, denetarik dago eta gainera, adin guztientzako. Bata bestearen atzetik ailegatuko dira denak, danetara, 34. Egitaraua: Abenduak 15 17:00. Club de Lectores herriko bibliotekan, Malika Mokeddem-en Devo todo a tu olvido liburuaren inguruan. 19:00. Irakurleen Txokoa herriko bibliotekan Oier Guillanen Herio heroi liburuaren inguruan. Abenduak 16 20:00. Xabier Larrañagak idatzitako Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen liburuaren aurkezpena. Ondoren kopaua. Abenduak 17 12:00. Garaian aldizkariaren aurkezpena, Uhagonen. 20:30. Gerra Zibila, jendea da hila musika eta olerki emankizuna Karmengo elizan. Abenduak 18 08:00. Artibai MT-k antolatutako mendi irteera. Autobusez, Munitibarrera, eta handik oinez Markina-Xemeinera. 17:00. Nanny Macphee eta Big band pelikula kultur aretoan. 19:00. Emeki koralaren Gabon kontzertua udaletxe zaharreko batzar aretoan. Abenduak 23 20:15. Xemein Abesbatzaren bazkideentzako Gabonetako kontzertua Mertzedeko elizan. Abenduak 24 11:00. Zerutxu dantza taldeko gaztetxuen saioa San Roken. 12:00. Ekozainek antolatutako XI. Argazki Lehiaketako sari-banaketa, Uhagonen. 16:00. Herri argazkia Zelaian. 17:30. Olentzero eta Mari Domingi Akarregitik bajatu eta alde zaharretik ibiliko dira [...]
Herenegun hasi eta amaitu zen Parisko epaitegian (Frantzia) Aingeru Cardaño, Jose Antoni Aranibar eta Ekaitz Agirreren kontrako epaiketa. Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Cardañorentzat, zazpi urtekoa Agirrerentzat eta bederatzi urtekoa Aranibarrentzat. Epaia urtarrilaren 3an emongo dute ezagutzera.Hirurei ETAko Elurra komandoko kideak izatea leporatu die Fiskaltzak, Cardaño eta Agirreri kideak izatea eta Aranibarri komandoko burua izatea. Luze joan zen auzia. 13:30ean hasi eta 18:30ean amaitu zen. Lehenengo hiru orduetan epaileak auziaren gaineko sumarioa irakurri zuen. Hori eginda, 16:30ean, atsedenaldia egin zen. Jarraian, Fiskaltzak hartu zuen hitza. Behin eta barriro, Arrasaten atxilotutako Igor Portugaz eta Mattin Sarasolagaz lotu nahi izan zituen auzipetuak:2006ko abenduaren 30ean Madrilgo Barajasko aireportuan izandako atentatuaren egiletzat jota, 1.040na urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko maiatzaren 21ean. Defentsaren txanda izan zen ostean. Amaia Rekarte defentsa abokatuak hiru auzipetuen absoluzioa eskatu zuen, fiskalaren argudioak banan-banan ukatuz. «Fiskaltzak dioen loturarik ezin da egon, Barajasoko T4 lehertu zutenean, nire hiru defendatuak kartzelan zeuden eta», azaldu zuen. Defentsa abokatuak pentsatu baino eskari txikiagoak egin zituen Fiskaltzak, «momentuko egoera politikoa» tarteko. Cardañok lau urte eta erdi daroaz kartzelan, eta bere kontrako eskaria sei urtekoa izanda, zigorraren 3/4 beteta edukiko luke. Defentsa abokatuak uste du urtarrilean Espainiako kartzela batera bidaliko [...]
27. Okelar anaiak Bertsopaper sariketako eta Mutrikuko Gauzak… Ora Pro Nobis! sariketako irabazleak zeintzuk izango diren eman du ezagutzera bertso eskolak. Ora Pro Nobis! sariketan Aitziber Azkuek irabazi du helduen mailako lehen saria, Behion b...