Sei urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak Aingeru Cardañorentzat
Herenegun hasi eta amaitu zen Parisko epaitegian (Frantzia) Aingeru Cardaño, Jose Antoni Aranibar eta Ekaitz Agirreren kontrako epaiketa. Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Cardañorentzat, zazpi urtekoa Agirrerentzat eta bederatzi urtekoa Aranibarrentzat. Epaia urtarrilaren 3an emongo dute ezagutzera.Hirurei ETAko Elurra komandoko kideak izatea leporatu die Fiskaltzak, Cardaño eta Agirreri kideak izatea eta Aranibarri komandoko burua izatea. Luze joan zen auzia. 13:30ean hasi eta 18:30ean amaitu zen. Lehenengo hiru orduetan epaileak auziaren gaineko sumarioa irakurri zuen. Hori eginda, 16:30ean, atsedenaldia egin zen. Jarraian, Fiskaltzak hartu zuen hitza. Behin eta barriro, Arrasaten atxilotutako Igor Portugaz eta Mattin Sarasolagaz lotu nahi izan zituen auzipetuak:2006ko abenduaren 30ean Madrilgo Barajasko aireportuan izandako atentatuaren egiletzat jota, 1.040na urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko maiatzaren 21ean. Defentsaren txanda izan zen ostean. Amaia Rekarte defentsa abokatuak hiru auzipetuen absoluzioa eskatu zuen, fiskalaren argudioak banan-banan ukatuz. «Fiskaltzak dioen loturarik ezin da egon, Barajasoko T4 lehertu zutenean, nire hiru defendatuak kartzelan zeuden eta», azaldu zuen. Defentsa abokatuak pentsatu baino eskari txikiagoak egin zituen Fiskaltzak, «momentuko egoera politikoa» tarteko. Cardañok lau urte eta erdi daroaz kartzelan, eta bere kontrako eskaria sei urtekoa izanda, zigorraren 3/4 beteta edukiko luke. Defentsa abokatuak uste du urtarrilean Espainiako kartzela batera bidaliko [...]
Herenegun hasi eta amaitu zen Parisko epaitegian (Frantzia) Aingeru Cardaño, Jose Antoni Aranibar eta Ekaitz Agirreren kontrako epaiketa. Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Cardañorentzat, zazpi urtekoa Agirrerentzat eta bederatzi urtekoa Aranibarrentzat. Epaia urtarrilaren 3an emongo dute ezagutzera.Hirurei ETAko Elurra komandoko kideak izatea leporatu die Fiskaltzak, Cardaño eta Agirreri kideak izatea eta Aranibarri komandoko burua izatea.
Luze joan zen auzia. 13:30ean hasi eta 18:30ean amaitu zen. Lehenengo hiru orduetan epaileak auziaren gaineko sumarioa irakurri zuen. Hori eginda, 16:30ean, atsedenaldia egin zen. Jarraian, Fiskaltzak hartu
zuen hitza. Behin eta barriro, Arrasaten atxilotutako Igor Portugaz eta Mattin Sarasolagaz lotu nahi izan zituen auzipetuak:2006ko abenduaren 30ean Madrilgo Barajasko aireportuan izandako atentatuaren egiletzat
jota, 1.040na urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko maiatzaren 21ean.
Defentsaren txanda izan zen ostean. Amaia Rekarte defentsa abokatuak hiru auzipetuen absoluzioa eskatu zuen, fiskalaren argudioak banan-banan ukatuz. «Fiskaltzak dioen loturarik ezin da egon, Barajasoko T4 lehertu zutenean, nire hiru defendatuak kartzelan zeuden eta», azaldu zuen.
Defentsa abokatuak pentsatu baino eskari txikiagoak egin zituen Fiskaltzak, «momentuko egoera politikoa» tarteko. Cardañok lau urte eta erdi daroaz kartzelan, eta bere kontrako eskaria sei urtekoa izanda, zigorraren 3/4 beteta edukiko luke. Defentsa abokatuak uste du urtarrilean Espainiako kartzela batera bidaliko dutela.
Joan den barikuan egin modura, atzo iluntzean be elkarretaratzea egin zuten Munitibarren auzipetuen berehalako askatasuna eskatzeko. Barikuan 80 bat lagun batu ziren, eta atzo 15 inguru.
Aingeru Cardaño Fleury Merogis espetxe frantziarrean dago, haren senideek adierazi dutenez, egoera eskasean.