Gabon bueltako musika saioak martxan daude
Mutrikuko Udal Musika Eskola Gabonak musikaz betetzera dator gaurtik aurrera. Anaiarte Abesbatzak Oñatin dauka gaur hitzordua eginda, Erretiratuen Abesbatzen Topaketan parte hartuko dute mutrikuarrek. Bihar Itxaropena Taldeak emongo du kontzertua, Ast...
Mutrikuko Udal Musika Eskola Gabonak musikaz betetzera dator gaurtik
aurrera. Anaiarte Abesbatzak Oñatin dauka gaur hitzordua eginda, Erretiratuen
Abesbatzen Topaketan parte hartuko dute mutrikuarrek. Bihar Itxaropena
Taldeak emongo du kontzertua, Astigarragako Norberto Almandoz Musika
Eskolan, 19:30ean.
Zapatu-domekan ere ez da musikarik faltako: Mutrikuko Udal Musika
Eskolako XX. Gabon kontzertua zapatuan 20:30ean izango da, Mutrikuko
parrokian. Domekan Itxaropena Taldea Pasaian ariko da, 13:00etan
hasita.