240 lagunek baino ez dute izena emon Egia-Iriondon
Ondarroako Atletismo Taldeak dana prest dauka domekan Egia-Iriondo herri lasterketa egiteko. Parte hartzea aspaldikorik txikiena izango da: 240 lagunek emon dute izena; iaz lehenean, 500dik gora izan ziren Berriatuko Kordeleriatik alde zaharrerako bidea egin zutenak. Dena dela, domekan bertan be emon ahalko da izena, goizean alde zaharrera joanda. 11:10ean urtengo du autobusak Zaldupeko Zubitik Berriaturantz. Azkanengo urteetan kirol proba beherantz zetorrela ikusten bazuten be, horren datu horren aurrean, «ilusioa nahikoa galduta» daudela aitortu dute antolatzaileek, eta esan dute ez direla baloratuta sentitzen. Egia-Iriondoren gainbehera atletismoak herrian bizi duen egoeragaz lotu du Atletismo Taldeak. «Itsasaurreko Zubian egin izan diren abiadura probak eta Kardalak 25 urtetan antolatu zuen milia hiritarra desagertu egin ziren». Horren harira, aurten milia hiritarra berreskuratu nahi izan dutela adierazi dute, baina aurrekontu faltagatik ezin izan dela gauzatu. Ez da hori, halan da be, beherakadaren zergati bakarra. Iaz lasterketa berezia egin izanak eta lasterketa aurreko egunean gero eta bazkari eta afari gehiago egin izateak be kontrako eragina dauka antolatzaileentzat kirol proban. Hori horrela, lasterketa dataz aldatzea be plantea dezakete. Lanak saria edukiko du Lasterketa osteko sari banaketaren tartea aurrekoetan baino motzagoa izango da. Orain artean, Egia-Iriondoren podiumaren ostean emoten zitzaien saria herriko urteko kirolaririk onenei. Aurten, baina, Udaleko Kirol [...]
Ondarroako Atletismo Taldeak dana prest dauka domekan Egia-Iriondo herri lasterketa egiteko. Parte hartzea aspaldikorik txikiena izango da: 240 lagunek emon dute izena; iaz lehenean, 500dik gora izan ziren Berriatuko Kordeleriatik alde zaharrerako bidea egin zutenak.
Dena dela, domekan bertan be emon ahalko da izena, goizean alde zaharrera joanda. 11:10ean urtengo du autobusak Zaldupeko Zubitik Berriaturantz.
Azkanengo urteetan kirol proba beherantz zetorrela ikusten bazuten be, horren datu horren aurrean, «ilusioa nahikoa galduta» daudela aitortu dute antolatzaileek, eta esan dute ez direla baloratuta sentitzen. Egia-Iriondoren gainbehera atletismoak herrian bizi duen egoeragaz lotu du Atletismo Taldeak. «Itsasaurreko Zubian egin izan diren abiadura probak eta Kardalak 25 urtetan antolatu zuen milia hiritarra desagertu egin ziren». Horren harira, aurten milia hiritarra
berreskuratu nahi izan dutela adierazi dute, baina aurrekontu faltagatik ezin izan dela gauzatu.
Ez da hori, halan da be, beherakadaren zergati bakarra. Iaz lasterketa berezia egin izanak eta lasterketa aurreko egunean gero eta bazkari eta afari gehiago egin izateak be kontrako eragina dauka antolatzaileentzat kirol proban. Hori horrela, lasterketa dataz aldatzea be plantea dezakete.
Lanak saria edukiko du
Lasterketa osteko sari banaketaren tartea aurrekoetan baino motzagoa izango da. Orain artean, Egia-Iriondoren podiumaren ostean emoten zitzaien saria herriko urteko kirolaririk onenei. Aurten, baina, Udaleko Kirol Batzordeak urteko kirolari onenen aukeraketa prozesua ipini du martxan, eta hortaz, herritarrek proposatutako kirolarien
artean bozka egin eta gero egingo da sari banaketa. Datorren astelehenera arte dago proposamenak egiteko aukera. Dena dela, betiko legez, antolatzaileek herriaren alde beharra egitea sarituko dute. Aurtengo saritua zein den ezustekoa izango da. Jakin-mina asetzeko, alde zaharrean dago eginda hitzordua domekan.