Santo Tomas eguna, egun osoko jarduna
Mutrikun eta Ondarroan zapatuan eta Ziortza-Bolibarren zapatu-domekan sartuko dira baserri giroan. Santo Tomas eguna gero eta hurrerago dago, eta hori igarri-igarria izango da asteburuan. Mutrikun, 10:00etan zabalduko dute azoka eremua etzi. Ohikoa denez, ez da faltako barazki, abere eta libururik. 13:00etan, Gure Ametsa Dantza Taldea eta Trikitixa taldea kalejiran aterako dira. Eguerdiak bertso bazkaria ekarriko du. Mutrikuko Bertso Eskolak antolatuta, eta amaieran, Okelar anaiak bertsopaperen sari banaketa egingo da. Arratsaldeak ere jan-edanera egingo du gonbitea: 19:30ean, txistorra pintxo poteoa egingo da tabernetan, eta aurrerantzeko orduak musikari lotutakoak izango dira: 20:30ean, Musika Eskolaren XX. Gabon Kontzertua hasiko da, parrokian. Rock zaleek 22:00etan edukiko dute hitzordua gaztetxean, MRK Rock gauarekin. Ondarroan, Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, alde zaharrean izango da etzi jaia. Santo Tomas dela eta… ekimenak jan-edana, musika eta bertsoak uztartuko ditu 15:00ak arte. Jaien zentzua irudikatzen Bolibartarrek Baserritar Janzteko eguna izango dute zapatukoa. 14:30ean, herri bazkarian batuko dira. Menua ezin zen beste modutakoa izan: sagardotegi menu egongo da aukeran. Iluntzeko egitaraua lantxerik, Jai Batzordean, Aranbaltz Kultur Elkarteak erromeria antolatu du arratsaldean Plaza dantza taldeagaz. 19:30ean, baserritarren kalejira izango da, baserriko lan tresna eta ortuariekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, «San Tomas jaien zentzua irudikatuko dute», parodia erabilita eta koplak kantatuta: etxeko jaun-andreei, [...]
Mutrikun eta Ondarroan zapatuan eta Ziortza-Bolibarren zapatu-domekan sartuko dira baserri giroan. Santo Tomas eguna gero eta hurrerago dago, eta hori igarri-igarria izango da asteburuan.
Mutrikun, 10:00etan zabalduko dute azoka eremua etzi. Ohikoa denez, ez da faltako barazki, abere eta libururik. 13:00etan, Gure Ametsa Dantza Taldea eta Trikitixa taldea kalejiran aterako dira. Eguerdiak bertso bazkaria ekarriko du. Mutrikuko Bertso Eskolak antolatuta, eta amaieran, Okelar anaiak bertsopaperen sari banaketa egingo da. Arratsaldeak ere jan-edanera egingo du gonbitea: 19:30ean, txistorra pintxo poteoa egingo da tabernetan, eta aurrerantzeko orduak musikari lotutakoak izango dira: 20:30ean, Musika Eskolaren XX. Gabon Kontzertua hasiko da, parrokian. Rock zaleek 22:00etan edukiko dute hitzordua gaztetxean, MRK Rock gauarekin.
Ondarroan, Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, alde zaharrean izango da etzi jaia. Santo Tomas dela eta… ekimenak jan-edana, musika eta bertsoak uztartuko ditu 15:00ak arte.
Jaien zentzua irudikatzen Bolibartarrek Baserritar Janzteko eguna izango dute zapatukoa. 14:30ean, herri bazkarian batuko dira. Menua ezin zen beste modutakoa izan: sagardotegi menu egongo da aukeran. Iluntzeko egitaraua lantxerik, Jai Batzordean, Aranbaltz Kultur Elkarteak erromeria antolatu du arratsaldean Plaza dantza taldeagaz. 19:30ean, baserritarren kalejira izango da, baserriko lan tresna eta ortuariekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, «San Tomas jaien zentzua irudikatuko dute», parodia erabilita eta koplak kantatuta: etxeko jaun-andreei, urteko errenta ordainduko zaie hegazti bidez. «Gero berakatz zopa beroa jango dugu urdaiagaz, barrua berotzeko, bai eta gaztaina erreak be». Ostean, erromeriak jarraipena edukiko du. Domekan, txistularien kalejiragaz hasita, Umeen eta Jubilatuen eguna ospatuko dute Ziortza-Bolibarren. 12:30ean meza egongo da, eta haren ostean, pilota partiduak, Olabe-Larruskain, Mendibe-Garate, Beresaluze-Ansotegi eta Antxia-Kastilloren arteko neurketekin. 14:30ean, erretiratuen bazkaria izango da, eta 17:00etan, Xemein Gazte Ahotsen Abesbatza. Arratsalde partean ez da antzezlanik faltako: Mendiko Altxorra kale antzerkia izango da Patata tropikala taldeagaz, 18:00etan, frontoian. Txokolatadagaz amaituko dira domekako ekimenak. Santo Tomas egunean –abenduak 21–, 12:30ean, meza izango da, eta ostean, taloak aukeran.