Maderas de Lekeitioko ugazaba eta beharginak ez dira ados jarri
LAB sindikatuko ordezkariak eta Maderas de Lekeitikoko kudeatzaile eta ugazaba ez dira akordu batetara ailegatu. Gaur goizean batzarra eduki dute alde biek, eta erantzuna ikusita, domeka honetarako manifestaziorako deialdia egin du Maderas de Lekeitioko langile batzarrak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Eskolapean. Maderas de Lekeitioko behargin guztiak kalean geratuko dira abenduaren 31tik aurrera Kaleratze ERE baten bidez. Beharginen adina 54 urtekoa da batezbeste eta 30 urte inguru daramate enpresan beharrean. Hori dela eta, LABek legezko kalteordaina baino zer edo zer gehiago eskatzen dio enpresari, hobari modura eta legeak exijitzen dion kotizazioak mantentzea 55 urtetik 61 urtera arte. Horretaz gainera, enpresa itxi egiten ez denez, lanera bueltatzeko aukeregongo balitz, bueltatzen direnentzat, sarrera hori oraingo baldintzetan izatea eskatu dute, eta bestalde, aurrera begira, enpresaren lurren salmentarik balego, salmenta horretako etekinak langileengan be joatea. Enpresak, bere aldetik, legezko kalteordaina ordaintzea eskaintzen du eta epe ertain batean, enpresa barriro martxan jartzeko borondatea agertu du. Langileak bueltatuko balira, kotizazioak mantenduko dituztela agertu dute, baina soldatak ez dituzte bermatzen, eta LAB sindikatuak eskatutako beste guztiaz, momentu honetan ezin dutela inolako konpromisorik hartu adierazi dute. “Erantzun horren aurrean gure haserrea agertu nahi dugu, 30 urte bertan beharrean egon ostean eskaintzen duten irteera oso txarra delako”, esan dute LAB [...]
LAB sindikatuko ordezkariak eta Maderas de Lekeitikoko kudeatzaile eta ugazaba ez dira akordu batetara ailegatu. Gaur goizean batzarra eduki dute alde biek, eta erantzuna ikusita, domeka honetarako manifestaziorako deialdia egin du Maderas de Lekeitioko langile batzarrak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Eskolapean.
Maderas de Lekeitioko behargin guztiak kalean geratuko dira abenduaren 31tik aurrera Kaleratze ERE baten bidez. Beharginen adina 54 urtekoa da batezbeste eta 30 urte inguru daramate enpresan beharrean. Hori dela eta, LABek legezko kalteordaina baino zer edo zer gehiago eskatzen dio enpresari, hobari modura eta legeak exijitzen dion kotizazioak mantentzea 55 urtetik 61 urtera arte. Horretaz gainera, enpresa itxi egiten ez denez, lanera bueltatzeko aukeregongo balitz, bueltatzen direnentzat, sarrera hori oraingo baldintzetan izatea eskatu dute, eta bestalde, aurrera begira, enpresaren lurren salmentarik balego, salmenta horretako etekinak langileengan be joatea.
Enpresak, bere aldetik, legezko kalteordaina ordaintzea eskaintzen du eta epe ertain batean, enpresa barriro martxan jartzeko borondatea agertu du. Langileak bueltatuko balira, kotizazioak mantenduko dituztela agertu dute, baina soldatak ez dituzte bermatzen, eta LAB sindikatuak eskatutako beste guztiaz, momentu honetan ezin dutela inolako konpromisorik hartu adierazi dute.
“Erantzun horren aurrean gure haserrea agertu nahi dugu, 30 urte bertan beharrean egon ostean eskaintzen duten irteera oso txarra delako”, esan dute LAB sindikatuko ordezkariek.