Emakumeen eta Gizonezkoen II Plana egingo da
Lekeitioko Udalak, legealdi berri honetan, berdintasunerako politikek jarraitu beharreko norabidea zehazteko asmoz, Emakumeen eta Gizonezkoen II Plana egiteari ekin dio. Plan honek datozen lau urteetan lortu beharreko helburu estrategikoak eta zehatzak...
Lekeitioko Udalak, legealdi berri honetan, berdintasunerako politikek jarraitu beharreko norabidea zehazteko asmoz, Emakumeen eta Gizonezkoen II Plana egiteari ekin dio. Plan honek datozen lau urteetan lortu beharreko helburu estrategikoak eta zehatzak finkatuko ditu, bai udal funtzionamendu barruan eta baita herriari begira ere. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II Plana egiteko bi topaketa egingo dira, bat gizonei eta bestea emakumeei zuzenduta. Gizonei zuzendutako topaketa zapatuan 11:00tan izango da Kultur Etxean, eta emakumeei zuzendutakoa abenduaren19an arratsaldeko 18:00tan, Kultur Etxean.