Taberna eta txalupen argazki zaharrak jarriko ditu ikusgai Aittitta Txikik
Urtero legez, Gabonetako argazki zaharren erakusketa antolatuko du Aittitta Txiki Kultur Elkarteak. Aurtengo erakusketa taberna eta txalupei buruzkoa izango da. Abenduaren 26tik 30era bitartean egongo da ikusgai Aittitta Txikiren erakusketa, eta berori...
Urtero legez, Gabonetako argazki zaharren erakusketa antolatuko du Aittitta Txiki Kultur Elkarteak. Aurtengo erakusketa taberna eta txalupei buruzkoa izango da.
Abenduaren 26tik 30era bitartean egongo da ikusgai Aittitta Txikiren erakusketa, eta berori antolatzeko argazki zaharrak biltzen dabiltza. «Baten batek argazki zaharren bat badauka etxean, koadrilakoekin tabernan edo txalupan, erakusketarako uztea eskertuko dute Aittitta Txikikoek.
Argazkiak kultur etxean utzi behar dira, abenduaren 22rako, eta abenduaren 30ean egongo da aukera argazkiak barriro jasotzeko. Batu be kultur etxean egingo dira.