Herriko dendan erosteak saria eduki dezake
Hemen be bai herriko merkatari eta ostalarien elkarteak Gabonetarako zozketa antolatu du aurten be. Elkarteko dendetan erosten duenari txartelak oparituko dizkiote, eta gero zozketan parte hartuko dute horiek. Oraingoan be sari handiak zotz egingo ditu...
Hemen be bai herriko merkatari eta ostalarien elkarteak Gabonetarako zozketa antolatu du aurten be. Elkarteko dendetan erosten duenari txartelak oparituko dizkiote, eta gero zozketan parte hartuko dute horiek.
Oraingoan be sari handiak zotz egingo ditu Hemen be bai elkarteak: 1.000 euroko lehenengo saria, 750 euroko bigarren bat eta 500 euroko hirugarrena egongo dira zortedunentzat.
Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da, 15:00etan, elkarteak Artibai kalean daukan lokalean.