Itsas eta Arrantza Ondarearen IV Jardunaldia ospatzen dabiltza kultur etxean
Lekeitioko Udalak aurrera jarraitzen du Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkagaz. Hori dela eta, Ondarea, Lekeitio gidatzen duen itsasargia izenagaz Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak antolatu ditu laugarren urtez. Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa proiektuaren ardatz den ondarearen aberastasuna mantendu eta zabaltzea du helburu. 09.30etan hasi dira jardunaldiak, eta bertan, Sareko posizionamendua, erreferentziazko helmuga espezializatu moduan gaia landu du Victoria Rodriguez, Tyliumeko co-founderra eta enpresa turistikoen blogetako edukien zuzendariak. 11.30ak aldera, Abene Mendizabal, Stop, ekitaldiak eta arlo ludikoa eta lanekoa bateratzen dituzten bidaiak antolatzen dituen enpresako zuzendari nagusiak turismo helmuga batek eskaintzen duenaz eta produktu salgarria sortzeko bertan parte hartu beharko luketeen eragileez jardungo du. 12.30etan, barriz, Hedabideek helmuga bat ezaguratazteko duten funtzioa, zer irudi transmititzen dugu, zer tresna behar ditugu? gaia jorratuko du, Fernando Valmaseda, RV Edipress Taldeko zuzendari nagusiak.
Lekeitioko Udalak aurrera jarraitzen du Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkagaz. Hori dela eta, Ondarea, Lekeitio gidatzen duen itsasargia izenagaz Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak antolatu ditu laugarren urtez. Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa proiektuaren ardatz den ondarearen aberastasuna mantendu eta zabaltzea du helburu.
09.30etan hasi dira jardunaldiak, eta bertan, Sareko posizionamendua, erreferentziazko helmuga espezializatu moduan gaia landu du Victoria Rodriguez, Tyliumeko co-founderra eta enpresa turistikoen blogetako edukien zuzendariak. 11.30ak aldera, Abene Mendizabal, Stop, ekitaldiak eta arlo ludikoa eta lanekoa bateratzen dituzten bidaiak antolatzen dituen enpresako zuzendari nagusiak turismo helmuga batek eskaintzen duenaz eta produktu salgarria sortzeko bertan parte hartu beharko luketeen eragileez jardungo du. 12.30etan, barriz, Hedabideek helmuga bat ezaguratazteko duten funtzioa, zer irudi transmititzen dugu, zer tresna behar ditugu? gaia jorratuko du, Fernando Valmaseda, RV Edipress Taldeko zuzendari nagusiak.