36ko gerrako bizipenez beteta dator ‘Garaian’ aldizkariaren zenbaki barria
Garaian aldizkariaren 47. zenbakia kalean dago. Oraingoan, 36ko gerra hartu du gai nagusitzat Garaian Kultur Elkarteak, baina, gerrako kontuekin batera, aurtengo Korrika, Xemein Abesbatzaren 35. urteurrena eta Jonathan Etxebarrieta pilotari markinarrari egindako elkarrizketa be aurkitu daitezke aldizkariaren 49 orrialdeen artean. Horretaz gainera, Markinarren Txokoa atala estreinatu dute. Gerra hasi zela, eta 36ko gerra lantzea garrantzitsua iruditu zaie Garaian Kultur Elkartekoei. «Gerrako frontea oso hurbil egon zen gure herritik eta garaiko markinarrek eta xemeindarrek oso modu intentsuan bizi izan zuten». Hori dela eta, aldizkariaren bidez gai hau azalaratzea eta «behar duen duintasunagaz» jorratzea nahi izan dute. Horrela, Etxebarriko Elordi baserrian jaio eta gaur egun Iruzubietako Barrenan bizi den Bittori Muniozgureni elkarrizketa zabala egin diote, Iñaki Goiogana historialari, Mikel Errazkin antropologo eta Patxi Juaristi soziologoaren arteko gerra zibila eta memoria historikoaren gaineko solasaldia jaso dute, eta Markina eta Xemeingo emakumeen bizimodua, Karmeldarrena eta garaiko gerra kontuak batu dituzte aldizkarian. Hori guztia garaiko argazkiekin osotua dago. Euren bidez, gerraren ondorioak eta momentu hartako bizimodua islatu dute. Ekitaldiak Aldizkaria ateratzeagaz gainera, bere gai nagusiagaz lotura duten ekimenak antolatu ditu aurten elkarteak. Hain zuzen, hamaika ekitaldi antolatu dituzte, eta azkena, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 3an, 7an eta 8an burutuko da. Markina-Xemeingo kartzela izan zena bisitatzeko [...]
Garaian aldizkariaren 47. zenbakia kalean dago. Oraingoan, 36ko gerra hartu du gai nagusitzat Garaian Kultur Elkarteak, baina, gerrako kontuekin batera, aurtengo Korrika, Xemein Abesbatzaren 35. urteurrena eta Jonathan Etxebarrieta pilotari markinarrari egindako elkarrizketa be aurkitu daitezke aldizkariaren 49 orrialdeen artean. Horretaz gainera, Markinarren Txokoa atala estreinatu dute.
Gerra hasi zela, eta 36ko gerra lantzea garrantzitsua iruditu zaie Garaian Kultur Elkartekoei. «Gerrako frontea oso hurbil egon zen gure herritik eta garaiko markinarrek eta xemeindarrek oso modu intentsuan bizi izan zuten». Hori dela eta, aldizkariaren bidez gai hau azalaratzea eta «behar duen duintasunagaz» jorratzea nahi izan dute. Horrela, Etxebarriko Elordi baserrian jaio eta gaur egun Iruzubietako Barrenan bizi den Bittori Muniozgureni elkarrizketa zabala egin diote, Iñaki Goiogana historialari, Mikel Errazkin antropologo eta Patxi Juaristi soziologoaren arteko gerra zibila eta memoria historikoaren gaineko solasaldia jaso dute, eta Markina eta Xemeingo emakumeen bizimodua, Karmeldarrena eta garaiko gerra kontuak batu dituzte aldizkarian.
Hori guztia garaiko argazkiekin osotua dago. Euren bidez, gerraren ondorioak eta momentu hartako bizimodua islatu dute.
Ekitaldiak
Aldizkaria ateratzeagaz gainera, bere gai nagusiagaz lotura duten ekimenak antolatu ditu aurten elkarteak. Hain zuzen, hamaika ekitaldi antolatu dituzte, eta azkena, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 3an, 7an eta 8an burutuko da. Markina-Xemeingo kartzela izan zena bisitatzeko aukera egongo da. Kartzela 1912an eraiki zen eta frankismoaren azken urteetara arte egon zen martxan.